ARGAZKIA: Patronato Maristas

INFANTIL ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Inlingua FCBG- Patronato y Barša CBS-Ordizia, final zortzietan

Multzo fasea bukatu zen eta bi talde izango ditugu kanporaketetan. Ordiziak, jada sailkatuta, Sant Adriaren aurka galdu zuen eta hirugarren postuan bukatu zuen. Eta Patronato Maristas bere multzoko liderra izan zen Estudiantes de Lugori argi eta garbi irabazita.

NESKEN MAILA

Ordiziak Barcaren aurka jokatuko du gaur 19:00etatik aurrera. Gipuzkoarrek Sant Adriaren aurka galdu zuen multzo faseko azken jardunaldian (61-34) eta hirugarren postuan bukatu zuen lehen fasea. Ordiziak aurre egin zion hiru laurdenetan zehar, baina hirugarren laurdenaren 20-2ko partzialak aukerarik gabe utzi zion.


Gernikak ezin izan zion txapelketari agur esan garaipen batekin. Allarizekin indarrak neurtu zituen azken jardunaldian eta hobeto jokatu zuen, baina ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. Hasierako 9-9 emaitzatik azken laurdenaren 31-49ra igaro zen. Bizkaitarrek murriztea bilatu zuten, baina ezin izan zuten. Paule Loro˝o izan zen jokalaririk onena, 7 puntu eta 7 errebotekin.

MUTILEN MAILA

Patronatok irabazi behar zuen hurrengo fasean egoteko eta argi eta garbi egin zuen Estudiantes de Lugoren aurrean. Bilbotarrek lanak buru izan zituzten Chacon bikainari esker: pibotak partida bukatu du 23 puntu, 40 errebote eta 57ko balorazioarekin. Bilboko jokalaria garaipeneko klabeetako bai izan zen, baina partida ez zen erabaki hirugarren laurdenaren arte.

Final zortzietan, Patronatok Inlingua FCBGren aurka jokatuko du. Andaluziako taldeak A multzoko bigarren postuan bukatu du, Real Madrilen atzetik.
Eta

Fundaciˇn 5+11k garaipena lortu zuen hirugarren jardunaldian. Gasteiztarrek 64-74 irabazi zioten Instituto Rosaliari, oso berdindutako partidan. Macura-Campus bikotea erabakigarria izan zen 39 puntuekin.
.