INFANTIL ESPAINIAKO TXAPELKETA: Fundacion 5+11 eta Gernikak agur esan diote txapelketari

Bigarren jardunaldiko emaitzen ondoren, Fundacion 5+11k eta Gernikak jada ez dituzten aukerarik kanporaketak heltzeko. Bi taldeek garaipena bilatuko dute azken partidan. Patronatok bigarren garaipena lortu zuen eta gaur irabazi behar du hurrengo fasean egoteko. Ordiziak, azkenik, Unicajaren aurka galdu zuen, baina jada sailkatuta dago.

NESKEN MAILA

Ordiziak argi eta garbi galdu zuen Unicajaren aurka, bigarren zatian erabakitako neurketan (39-65). Gipuzkoarrek aurre egin zieten lehen zatian, baina 29 baloi-galtzeak erabakigarriak izan ziren. Gainera, Andaluziako taldeak bere nagusitasun fisikoa inposatu zuen. Nahiz eta galdu izan, Ordizia sailkatuta dago eta bigarren postua bilatuko du Sant Adriaren aurka.

Gernikak, aitzitik, agur esan zion txapelketari. Bizkaiko taldeak ez zuen aukerarik izan Gran Canariaren aurka (71-20). Bego˝a Santanaren neskak oso bizkor hasi zien (27-13) eta partidari epaia eman zion atsedenaldira (47-18).

MUTILEN MAILA

Beste garaipen bikaina lortu zuen Patronato Maristasek. Bilbotarrek 13-63ko emaitzarekin irabazi zion La Rodari, 0-27ko partzialarekin lehen laurdenean. Bizkaitarrek partida itxi zuen hirugarren laurdenean. Gaur, Patronatok Estudiantes de Lugori irabazi behar dio kanporaketetako fasera heltzeko.

Eta Fundacion 5+11k, Gernika bezala, agur esan zion txapelketari. Gasteiztarrek bere bigarren porrota jason zuen Cantbasketen aurka (52-68), hasiera txarraren emaitza. Azken jardunaldian, arabarrek Instituto Rosaliarekin neurtuko dituzte indarrak, lehen garaipena bilatuz.