KIROLBET Baskoniak Bartzelonan irabazi du eta Real Madrilen aurka jokatuko du finala

Laugarren partidan Kirolbet Baskoniak erabaki zuen Bartzelonaren aurkako kanporaketa. Gasteiztarrek luzapenean iranazi zuen eta Real Madrilen aurka jokatuko du asteazkenean hasiko den finala.

Unicajari final laurdenetan eta Bartzelonari finalerdietan irabazi ondoren, Baskoniak Liga Endesako finala jokatuko du Real Madril Europako txapeldunaren aurka.
Atzo, Pedro Martinezen mutilek finalerako txartela lortu zuen finalerdietako laugarren partidan.

Gasteiztarrek erabaki ahal izan zuten ostiralean, hirugarren neurketan, baina Bartzelonak irabazi zioten 67-65ko emaitzarekin.
Laugarren partidan, Baskoniak lehen zati bikaina jokatu zuen eta 10 puntuko abantailarekin joan zen aldageletara. Pesicen gizonek erreakzionatu zuen eta Claverrek partida berdindu zuen 20 segunduren faltan.
Luzapenean, etxekoek aurrea hartu zuten, baina Voigtmanek partidari buelta eman zion eta Kirolbetek finalerako txartela ziurtatu zuen jaurtiketa libre marratik.
Voigmtann revertió la situación y en los tiros libres el KIROLBET firmó su pase a la final.

FINALEKO EGUTEGIA

1. partida – Real Madrid-KIROLBET Baskonia - Ekainak 13, Asteazkena, 21:00etan
2. partida – Real Madrid-KIROLBET Baskonia - Ekainak 15, Ostirala, 22:15ean
3. partida – KIROLBET Baskonia-Real Madrid - Ekainak 17, Igandea, 18:30ean
*4. partida – KIROLBET Baskonia-Real Madrid - Ekainak 19, Asteartea, 21:00etan
*5. partida – Real Madrid-KIROLBET Baskonia - Ekainak 22, Ostirala, 21:00etan