ARGAZKIA: Ordizia Saski

INFANTIL ESPAINIAKO TXAPELKETA: Patronatok eta Ordiziak irabazi dute estreinaldian; Fundacion 5+11k eta Gernikak, galdu

Galizian ospatzen ari dira Infantil Mailako Espainiako Txapelketak: neskak Pontevedran eta mutilak Marinean. Txapelketa atzo hasi da eta gure taldeek bi garaipen eta bi porrotak lortu dute. Patronatok erraz irabazi du; Ordiziak garaipena eskuratu du trebearekin; ezer gutxi egin ahal du Gernikak eta Fundación 5+11k galdu du azken minutuan.

NESKEN MAILA

Ordiziak garaipen handia eskuratu zuen Celta Zorkaren aurka (56-63) Espainiako Txapelketa bateko estreinaldian. Gipuzkoarrak oso ondo hasi ziren, nerbiorik gabe (9-16) eta Galiziako taldearen bultzadei eusten jakin zuten garaipen lortzeko. Paula Elzaurdi (19) izan zen Ordiziako taldearen saskiratzailerik onena eta Arene Echevarriak 18 puntu lortu zituen.

Eta beste nesken mailako partidan, Gernikak galdu zuen Aranguren Mutilbasketen aurka. Bizkaitarrek asko borrokatu zuten lehen hiru laurdenetan zehar, nahiz eta beti atzetik joan. Baina azken laurdenean, une erabakigarrian, Gernikak 8-2ko partziala jaso zuen. Amaieran, 64-42.
.

INFANTIL MASCULINO

Oso erabatekoa izan zen Patronato Maristas lehen jardunaldian Aranguren Mutilbasketen aurkako partida. Garaipena 42-81ko emaitzarekin, saskiratzaile erritmo handiaz. Nafarroako taldeak bakarrik lehen laurdenean aurre egin zion. Bizkaiko pivoten nagusitasuna erabakigarria izan zen. Bilbotarrek bigarren laurdenean epaia eman zioten partidari.

Zori gutxiago izan zuen Fundación 5+11k. Gasteiztarrek puntu batengatik galdu zuten CB Tormesen aurrean (53-54). Oso berdindutako neurketan, Baskoniaren errebote nagusitasunak ez zuen bere alde egin 26 baloi-galtzeak izan zituelako. 30 segunduren faltan, 53-52ko emaitzarekin, gasteiztarrek bi aukera izan zituzten, baina ez zuten saskiratu eta Tormesek ez zuen huts egin. Azken jokaldian, Macurak garaipeneko baloia izan zuen, baina Fundación 5+11k porrota jaso zuen.