ARGAZKIA: ACB Photo/I. Martín

Kirolbet Baskoniak playoffa hasi du garaipenarekin Unicajaren aurka

Pasaden ostegunean bukatu zen Liga Endesako denboraldi erregularra. Retabet Bilbao Basketek agur esan zion ACBri porrotarekin Burgosean (90-86). Delteco GBC-ak galdu zuen Fuenlabradaren aurka (84-70). Eta Kirolbet Baskoniak, jada bigarren sailkatua, irabazi zuen Monbus Obradoiroren zelaian (77-83). Eta atzo hasi ziren playoffak eta Pedro Martinezen mutilek garaipena lortu zuten Unicajaren aurka.

KIROLBET BASKONIA 87 -70 UNICAJA

Gasteiztarrek garaipen oso garrantzitsua eskuratu zuten Joan Plazaren mutilen aurka, bigarren zatiko hirukoei esker (13 guztira). Partida berdintsua hirugarren laurdenera arte eta Baskoniak bizkortu zuen azken laurdenaren lehen minututan garaipena ziurtatzeko.
Bigarren partida bihar jokatuko da, 19:45etik aurrera.