ARGAZKIA: Lleida Cadete 2018

KADETE ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Fundacion 5+11, Loiola eta Gernikaren garaipenak estreinaldian

Hiru garaipen errazak eta bi porrotak izan da euskal taldeen balantzea atzo Huelban eta Lleidan hasi diren Kadete Mailako Espainiako Txapelketetan.


CADETE MASCULINO

Easo Adarrak gutxi egin ahal izan zuen garaipena borrokatzeko Unicaja Andaluciaren aurka. Alberto Ausinen mutilek aurpegia eman zioten lehen laurdenean, baina bigarren laurdenaren 7-32ko partziala erabakigarria izan zen. Amaieran, 58-102ko emaitza.
Bere aldetik, Fundación 5+11k txapelketa hasi zuen garaipen errazarekin Iberostar Canariasen aurrean (52-83), hasiera bikainari esker: 7-28ko markagailua lehen laurdenaren amaieran. Gero, talde gasteiztarrak ez zuen arazorik izan aldea kudeatzeko. Pape Sow izan zen jokalaririk onena, 28 puntuekin.

CADETE FEMENINO

Ointxe-Araskik ireki zuen nesken jardunaldia Huelban ospatzen ari den txapelketan. Iñaki Ogara eta Alex Susoren nesken ezustea ukitu zuten Movistar Estudiantesen aurka, baina azkenean galdu zuten 70-65ko emaitzarekin, nahiz eta azkeneko ahalegina eta Irene Muruaren 20 puntu.
Bizkaiko bi taldeek partida errazak izan zuten. Gernikak KESBak Sagrado Corazoni gailendu zion 62-37, hirugarren laurdenean apurtu zen partidan. Eta Loiola Indautxuk Pielagosi irabazi zion, hasiera bikainari esker: 2-21ko emaitza lehen laurdenaren amaieran. Leyre Vindelek 22 puntu saskiratu zituen.