ARGAZKIA: ACB Photo / L. García y ACB Photo/U. Murillo

Kirolbet Baskoniak bigarren postua ziurtatu du; Delteco GBC-ak irabazi zu De La Iglesiaren estreinaldian; eta Retabet-ek galdu du Mumbruren agurra

Asteburu honetan jolastu da Liga Endesako azkenaurreko jardunaldia, partida oso bereziekin gure taldeentzat. Buesa Arenan, Kirolbet Baskoniak bigarren postua ziurtatu du: postu garrantzitsua playoffari begira. Donostian, Asier de la Iglesia izan da protagonista handia: estreinaldia eta Delteco GBC-en garaipena denboraldiko azken etxeko partidan. Eta Miribillan, Alex Mumbruren agurra.

KIROLBET BASKONIA 102 - 82 SAN PABLO BURGOS

Pedro Martinezen taldeak asko lan egin behar zuen talde burgostarra gainditzeko. Beaubois izan zen jokalaririk onena. Garaipen honekin, arabarrek bigarren postua eta kantxa faktorea final laurdenetan eta finalerdietan ziurtatu zituzten.

DELTECO GBC 92 - 87 DIVINA SEGUROS JOVENTUT

Denboraldiko azken partida Illunben eta Deltecok neurketa jaia bihurtu zuen, Asier de la Iglesiaren estreinaldia talde donostiarrarekin eta Liga Endesan. Esklerosi anizkoitzaren aurkako borroka eta kontzientziazioren jardunaldia. Kirol eremuan, defentsa intentsitate gutxi eta 41-46ko emaitza atsedenaldian. Fisacen mutilak atzetik joan ziren partidari buelta ematea lortzeko berdindutako amaieran Cheryri esker.

RETABET BILBAO BASKET 73 - 82 UCAM MURCIA

Kantxan, UCAM Murciak garaipena lortu zuen denboraldiko azken partida Miribillan. Ibon Navarroren mutilek 18 puntuko aldea izan zuten, baina Retabetek erreakzionatu zuen azken laurdenean eta garaipeneko aukerak izan zituen azken minutura arte. Baina Alex Mumbru izan zen jardunaldiko protagonista handia. Bilboko taldearen kapitaniak agur esan zion saskibaloiari “Men in Black’ bezala 9 urteren ondoren.