Mario Lopez, Madelen Urieta eta Azu Muguruza, Espainiako formazio selekzioekin

MMario Lopezek, Madelen Urietak eta Azu Muguruzak osatuko dituzte Espainiako Emakumezkoen formazio-selekzioetako tekniko taldeak.

Bi hamarkadekin FEBeko Tekniko-Bulegoan, Mario Lopez izango da U18ko selekzioaren entrenatzailea.

Madelen Urieta, Araskiren entrenatzailea, izango da Miguel Angel Ortegaren laguntzailea Bielorrusian Mundiala jokatuko duen U17ko Selekzioan.


Eta Azu Muguzurak lehen aldiz osatuko du formazio-selekzioaren tekniko-taldea. IDK Gipuzkoaren entrenatzailea egongo da Miguel Mendezek zuzendutako U20ko selekzioarekin.