GIZONEZKOEN 1. MAILA: Denboraldi zoragarriaren bukaera ikusgarria

Dudarik gabe, denboraldi hau izan da azken urteetako hunkigarriena: berdinketa seikotza 16 garaipenekin. Eta Igoera Fase jokatuko duten taldeek azken segunduan erabaki zuten. Atletico San Sebastianen Sillero jokalarien hirukoak denboraldiaren istorioa aldatu zuen. 


Gure Youtube kanalean ikus dezakezuen hirukoa. Partida zoragarria Atletico eta Tabirakoren artean. Quintanak aurrea hartu zuen lehen laurdenean etxeko taldearentzat, baina Martinezen hirukoek aukerak eman zioten Bizkaiko taldeari. Gero, berdintasun handia azken minutura arte. Tabirakok 4 puntuko aldea izan zuen Gorritxategiren jaurtiketa librearen ondoren. Cejudok murriztu zuen hirukoarekin. Berriro Gorritxategi pertsonalen marran eta 79-81ko emaitza 4 segunduren faltan. Donostiako taldearen jokaldi azkarra eta Silleroren hirukoak denboraldi osoari buelta emateko.

Garaipen honekin, Atleticok Igoera-Faserako txartela lortu zuen. Finalerdietan Universidad de Deusto Loiolaren aurka jokatuko du. Bilbotarrek Disdira Bitxitegiari irabazi zioten (66-57). Eta Getxo eta Hernani Tecnun ere egongo dira Igoera Fasean. Bizkaitarrek argi eta garbi gailendu zioten azken postuan dagoen taldeari eta donostiarrek Gipuzkoako derbia irabazi zuten Arri BKL-ren aurka (84-71).

Cilleraren hirukoak Tabirako, Redline Mekanika Take eta San Cernin talde sendoak Igoera Fasetik kanpo utzi zituen.

Igoera Fasea Getxo ospatuko da datorren asteburuan

1. FINALERDIA: Getxo-Hernani

2. FINALERDIA: Universidad de Deusto Loiola-Atletico San Sebastian.

FINALA: Igandean, 18:00etan

CALENDARIO DE LA FASE DE ASCENSO DE PRIMERA NACIONAL MASCULINA.pdf