ARGAZKIA: ACB Photo/A. Arrizabalaga

Bilbao Basket LEB Orora jaitsi da eta Deltecok galdu du Andorran

Liga Endesako azkenaurreko jardunaldia eta Bilbao Basketek jaitsierako postutan bukatuko du denboraldia. Bizkaitarrek galdu zuen Baskoniaren aurka Miribillan jolastutako partidan. Gasteiztarrek, bere aldetik, bigarren postua ia ziurtatu dute. Deltecok, jada salbatuta, Andorran galdu du.

RETABET BILBAO BASKET 74 - 78 KIROLBET BASKONIA

Euskal derbiak ˝abardura dramatikoak zituen bizkaitarrentzat, bere aurkari zuzenen emaitzagatik.

Ondo hasi zen etxeko taldea, Tabu eta Todorovicen eskutik, baina Baskoniak baloiak zonan sartu  zituenean, Poirier handiarekin, zuloa ireki zuen. Bilbao Basketek erreakzionatu zuen, baina Huertasek asistentziak eskaini zituen 34-42ko emaitza ipintzeko atsedenaldian.

Bigarren zatian, Poirier geldiezina zen eta Baskoniak aurretik mantendu zuen: 55-60 hirugarren laurden amaieran. Lakovicen taldeak partidari buelta eman zioen, baina Janningen hirukoak, 7 segunduren faltan, Bilbao Basketen porrota eta jaitsiera egiaztatu zuen. Baskoniak, bere aldetik, denboraldi erregularra bukatuko du bigarren postuan Burgosi irabazten badio hurrengo jardunaldian.


MORABANC ANDORRA 94 - 81 DELTECO GBC

Etxeko taldea playofferako borrokan zegoen eta intentsitate bereziarekin jokatu zuen. Donostiarrek aurre egin zioten lehen zatian, baina Andorrak zulo ireki zuen hirukoei esker (41-31).

Bigarren zatian, Porfi Fisacen mutilek saiatu zuten, baina etxeko taldearen erantzuna beti iritsi zen hiruko marratik.