ARGAZKIA: Alberto Nevado/FExB

JUNIOR ESPAINIAKO TXAPELKETAK: El Fundación 5+11 cae en cuartos y nos quedamos sin representación

Euskal ordezkaritzak bukatu du 2018ko Junior Mailako Txapelketetan. Fundación 5+11k final laurdenetan galdu zuen Zaragozaren aurka. Eta nesken maila, bai Electro Alavesa Araskik bai Asador 10 Gibajasek galdu zuen final zortziretan.

NESKEN JUNIOR

Electro Alavesa Araski final laurdenerako txartela lortzeko zorian egon zen, baina Basket Almedak galarazi zion (52-47). Kalataluniarrak oso ondo hasi ziren, 21-11ko emaitzarekin lehen laurdenean, eta Araskik ahalegin handia egin behar izan zuen erremontatzeko aukerak izateko. Baina eraginkortasuna falta izan zitzaion bai hiruko marratik bai uztairen inguruan eta Euskadiko txapeldunak Huelvari agurra esan behar izan zion.
Bere aldetik, Asador 10 Gibajasek partida oso zaila zuen eta laster ezinezkoa bihurtu zen. Snatts Femeni Sant Adria irregularrak egon ziren lehen zatian, baina bigarrenean kataluniarrek ez zioten aukerarik eman Arabako taldeari. Gainera, gasteiztarrek saskiratzeko arazo asko izan zituzten partida osoan zehar. Amaieran, 75-36 eta Asador 10 Gibajasen txapelketa ona Huelban.

MUTILEN JUNIOR

Fundacion 5+11 izan zen euskal ordezkari bakarra Badajozean ospatzen ari den Espainiako Txapelketako kanporaketetan.
Final zortziretan, gasteiztarrek pronostikoak bete zituzten eta CB Tormesi irabazi zion 85-66. Arabarrak oso sendo hasi ziren (27-16) eta bigarren zatian epaia eman zioten neurketari. Royok 19 puntu eta 19 errebote loru zituen, eta Sowek, 24-15.
Tecnyconta Zaragoza final laurdenaren aurkaria. Aragoneko taldeak irabazi zion 80-69, arabarrak ia partida oso atzetik joan ziren neurketan. Fundacion 5+11k beti aurpegia eman zion, baina gauzak falta zitzaizkion Zaragozaren garaipena zalantzan jartzeko. Ondrej Hanzliken 23 puntuak ez ziren nahikoak izan.