ARGAZKIA: ACB Photo / V. Carretero

Retabetek jaitsierako aurerak bizkortu ditu; Baskonia lau lehen postutan bukatuko da; eta Urtxulutegiren debuta Liga Endesa

Estatuko lehiaketak jada amaitu dira, Liga Endesa izan ezik. Asteburu honetan, bi porrot, Baskoniaren garaipena eta Urtxulutegiren estreinaldia Deltecorekin.

BETIS 62 - 106 KIROLBET BASKONIA 

Kirolbetek aurkaritza gutxi aurkitu zuen azken postuan dagoen Betisen zelaian. Pedro Martinezen mutilek hasieratik menderatu zuten (14-28) eta denboraldiko saskiratze handiena lortu zuten. Garaipen honekin, Gasteizko taldeak denboraldi erregularra bukatuko du lau lehen postutan.

REAL MADRID 87 - 75 DELTECO GBC

Pronostikoak bete ziren Madrilean, baina Deltecok oso ondo hasi zuen partida, lehen laurdenean menderatuz (12-22). Liderraren erantzuna oso azkar iritsi zen, 17-3ko partzialarekin garaipena bideratzeko. Asteburuko albisterik onena izan zen Urtxutulegiren debuta Liga Endesan.

MONBUS OBRADOIRO 70 69 RETABET BILBAO BASKET

Retabeti egoera asko zaildu zaio porrot honen ondoren, Jaka Lakovicen debuta. Bilbotarrek lehen zati bikaina jokatu zuten eta 17 puntuko abantailarekin joan ziren aldagelara. Etxeko taldeak murriztu zuen bigarren zatian Corbachoren eskutik eta Sabatek hirukoa saskiratu zuen 7 metrotik eta 2 segunduren faltan bilbotarrak botatzeko..