PRIMERA Y SEGUNDA FEMENINA: Mungiak igoerarik gabe utzi dio San Ignaciori eta Bilopacki eman dio

Dena erabakita Bigarren Mailan. Mungia STak San Ignaciori irabazi zion eta igoera eman zion San Ignacio Bilopack errioxar taldeari. Lehen Mailan ez zen ezusterik egon azkenaurreko jardunaldian. Faborito guztiak irabazi zuten eta Easok Lauko Finalerako txartela ziurtatu zuen La Salle Zurekin Busen aurka. Eta A2 multzoan, dena erabakita: Gernikak, Villosladadak, Araskik eta Loiolak salbazioa lortu zuten

BIGARREN MAILA

Jardunaldi interesgarria bigarren mailan, igoera zuzena jada erabakita. Mungia STak San Ignacio nafarroako taldeari gailendu zion eta San Ignacio Bilopackek aukera aprobetxatu zuen igoera lortzeko.

INFORMÁTICA SOPELANA UGERAGA SASKI 70 – 50 LEIOA SBT

Iker Añonen Mungia taldeak argi eta garbi irabazio zion San Ignaciori (70-50) eta Lauko Finalerako borrokan mantentzen du. Beste talde bizkaitarrak, Leioa SBT, F4 jokatu nahi du eta garaipen garrantzitsua lortu zuen Informatica Sopelana Ugeraga Saskiren zeleian (44-50), oso berdindutako neurketan.
Kanpoko taldea oso sendo hasi ziren, Gallegosen eskutik (5-13). Sopelako taldeak erreakzionatu zuen abiadurarekin, bertikaltasunarekin eta pertsonalak lortuz partida berdintzeko atsedenaldian (26-26).
Eta etxekoek bolada onean jarraitu zuten bigarren zatian: 13-3ko partzialarekin lehen 7 minututan eta partidaren minuturik onenak eskainiz. Leioaren erantzuna erabatekoa izan zen: 0-11ko partziala partidari buelta emateko (39-40) lau minututan. Ugeragak ez zuen saskiratu 8 minututan zehar eta Leioak epaia eman zuen lasaitasunarekin (44-50).

Galería de fotos Informática Sopelana Vs Leioa SBT

Lauko Finalerako borroka gehiago estutu zen Estitxu Las Bellotas eta La Bolsa Generosaren garaipenen ondoren. Asteartean, Gasteizko derbian, Las Bellotas taldeak oso erraz irabazi zion San Prudenciori (61-38). Eta larunbatean, CB Arabako taldeak lehen zati bikaina jokatu zuen Fabiolas San Antonioren aurka (82-55).
San Ignaciok eta Paz de Zigandak jada dute Lauko Finalerako txartela. Aranguren oso hurbil dago partida bateko abantailarekin Mungia eta Leioa taldeekiko. Eta Araba eta Estitxu bere aukerak agortuko ditu.

Galería de fotos del Araba vs Fabiolas

LEHEN MAILA

IGOERA

Ezusterik gabeko jardunaldian. Lagunak Lakitak Express Hondarribia Ikasbasketi irabazi zion eta lehen postua lortuko du azken jardunaldian Easori irabazten badio. Ardoik ere irabazi zuen Bera Beraren aurka (37-58).
Eta Easo Roxtecek izango da Lauko Finaleko laugarren taldea. Donostiarrek La Salle Zurekin Busi gailendu zion bosgarren postua ziurtatzeko.

JAITSIERA


Dena erabakita. Gernikak eta Villosladak jada salbazioa lortu zuten. Eta beste bi postuak Araski eta Loiolarentzat izango dira. Arabarrek Villosladari irabazi zion (59-67) eta bilbotarrek azken postuan dagoen Arri BKL Nagusi Optikari gailendu zion. Emaitza honek Prometeren jaitsiera eragin zion, nahiz eta Logroñoko taldeak Getxo gainditu.
.