LF-ra IGOERA FASE: Ibaizabalek Gran Canariaren aurka galdu du (75-63) eta agur esan dio denboraldiari

Igoera Faseko hirugarren jardunaldia erabakigarria zen Ibaizabalentzat: irabazi behar zuen finalerdira heltzeko, baina galdu zuen Spar Gran Canariaren aurka eta agur esan zion denboraldi bikainari.galdakaoztarra.

Hasieratik, kanariarrek saskiratzeko erraztasun asko aurkitu zituzten Esther Royoren eskutik (14-7). Baina GDKOk erreakzionatu zuen 0-7ko partzial handiarekin partida berdintzeko. Neurketa boladaka zihoan eta orain horien txanda izan zen: 5-0eko partziala. Baina Ibaizabalek bere irudirik onena berriro erakutsi zuen partida berriro ere estutzeko (23-22). Maikel Lopezen hutsartearen ondoren, lehen zatiko kanariar kolpe handia iritsi zen: 11-2ko partziala eta egoera larria euskal taldearentzat (34-22). Momentu honetan, Ibaizabalek bere arraza erakutsi zuen eta lehen zatia bukatu zuen 0-10ko boladarekin Maria Barnedaren hirukoari esker.
Eta Miren Agirregoikoak berdinketa lortu zuen bigarren zatiko lehen jokaldian. Berdintasuna, nerbioiak, baina Spar Gran Canariak kolpea berriro eman zion partidari: 7-0ko partziala eta 55-41ko emaitza hirugarren laurdenaren amaieran. Ibaizabalek 10 minutu zituen denboraldiari agur ez esateko. Eta saiatu zuen: 59-51 7 minuturen faltan. Eta Gracia Alonso de Armiñoren hirukoak 63-56ko emaitza ipini zuen (63-56). Baina hau izan zen Ibaizabalen azken ahalegina. Spar Gran Canariak partida itxi zuen era erabatekoan: 10-0eko partziala partidari epaia emateko eta Ibaizabalen denboraldi bikaina bukatzeko.

Estatistikak