GIZONEZKOEN 1. eta 2. MAILA: Ziurgabetasuna Lehen Mailan eta ia dena erabakita BIgarren Mailan.

Hiru jardunaldiren faltan eta sailkapena oso estutua dago. San Cernin eta Goierri berdinduta daude lehen postuan, 16 garaipenekin. Nahiz eta galdu izan, Hernani Tecnunek hirugarren postua mantentzen du eta Universidad de Deusto Loiola Indautxuk eta Getxok  Lauko Finalerako borrokarekin bat egin dute.  Bigarren Mailan sailkapena ia erabakita dago bi jardunaldiren faltan. Rodamientos Ariztik igoera lortuko du datorren asteburuan Padurari irabazi badio. Eta Tabirakok eta Erroibidek zuzeneko lehia jokatuko dute Lauko FInalerako azken txartela hartzeko.

GIZONEZKOEN LEHEN MAILAN

San Cerninek asko lan egin behar izan zuen Unamunori irabazteko (64-57). Nahiz eta maila galdu izan, bizkaitarrek oso partida serioa egin zuten defentsan. Nafarroak sailkapeneko lehen postuan daude, Goierrirekin berdinduta (baina averagearekin bere alde).

Xabi Gorosteguiren mutilen erraz gailendu zion Cafes Aitonari (85-62). Denboraldiko amaiera ikaragarria Goierrirentzat. Azpeitian, Disdira Bitxitegiak Hernani Tecnun gainditu zuen (67-63). Lehen laurden bikainaren ondoren (14-22), etxekoen defentsa sareak donostiarren erasoa zapaldu zuen.


Universidad de Deusto Loiola Indautxuk eta Getxok Lauko Finalerako borrokarekin bat egin dute: bost talde berdinduta daude 14 garaipenekin. Bilbotarrek Tabirako Baqueri irabazi zioten (75-68). Eta beste zuzeneko lehian, Getxok hirugarren garaipen jarraian lortu zuen (79-72) Atletico San Sebastiánen kontura (79-72).

Jardunaldiko ezustea Beasain iritsi zen: Arri BKL-k Redline Mekanika Takeri gailendu zion. Azkenik, Avia Zizur Ardoik Valle de Egües-i irabazi zion Nafarroako derbian.

GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA

Rodamientos Arizti liderrak oso erraz gailendu zion Urdaneta. Gasteiztarrek jada oso hurbil dute saria: d. atorren asteburuan azken postuan dagoen Padurari irabazi badio Ibaiondon, igoera lortuko du.

Mungiak eta Urgatzik indarrak neurtu zituzten eta arabarrek garaipena lortu zuten (65-72), bedetzigarrena jarrian. Lakua Centro-San Prudencio garaipenaren bidera itzuli zen Askartzaren aurka (55-48). Bizkaiko taldeak agur esan zien bere faseko aukerei.

Erroibide Irunek eta Tabirako Baquek Lauko Finalean egon nahi dute. Gipuzkoarrek pauso handia eman zuten Leioari irabazita (62-54) eta garaipen bateko abantaila dute Bizkaiko taldearekiko. Durangarrek Cafeteria Tartalo Ibaizabali irabazi zioten Urretan jokatutako derbian. Bi taldeek elkarren kontra jokatuko dute datorren larunbatean.

Azkenik, Hotel Gran Bilbao Berrio-Otxoak Padurari irabazi zion (65-86) Arrigorriagan.