ARGAZKIA: Luis García

El Sammic Hostelería gana al Clavijo y depende de sí mismo para la salvación

Emozio asko pasaden ostiralean Azpeitiako kiroldegian. Sammicen garaipen garrantzitsua Clavijoren aurka eta gipuzkoarrak bere esku daude salbazioa. Gainera, denboraldiko azken partida etxean eta Ibon Guridik kapitaina agur esan zien Iraurgiko zaleei. Bere aldetik, Saenz Horeca Arabarrik Melillan galdu zuen eta ez zuen playoffa jokatuko. Hurrengo jardunaldian, euskal derbi Mendi. LEB Platan, Baskoniak denboraldi bikaina bukatu du liderrari irabazita. Eta Liga Endesa, porrotak Delteco eta Retabet-entzat.

FC BARCELONA LASSA 89 – 74 DELTECO GBC

Gipuzkoarrek irudi ona eskaini zuten Palau Blaugranan. Porfi Fisacen mutilek aurpegi eman zioten hirugarren laurdenaren arte, baina Barçak bere indarra erakutsi zuen beharrezkoa izan zenean.

RETABET BILBAO BASKET 72 – 82 MORABANC ANDORRA

Retabet-en porrota Morabanc-en aurrean, azken laurdenaren lehen 4 minututan apurtu zen partidan (0-11ko partzialarekin). Orain, bilbotarrak 16. postuan daude, 8 garaipenekin eta Zaragoza eta Joventut-ekin berdinduta. Betis azken postuan dago, 7 garaipenekin.

MELILLA BALONCESTO 90 – 66 SÁENZ HORECA ARABERRI

Saenz Horeca Araberrik agur esan zien bere playoff aukerei Melillan. Gasteiztarrek etxekoen erritmoa jarraitzen lortu zuen ia bigarren laurdenaren erdialdera arte (32-30). Atsedenaldia baino lehen, etxeko taldearen bultzadak partida apurtu zuen eta Antonio Perezen mutilek jada ez zuten erreakzionatu.

SAMMIC HOSTELERÍA 77 – 72 CB CLAVIJO

Salbazioa posiblea da, orain inoiz baino gehiago. Sammicek Clavijori irabazi zion, azpeitiarrek presioa oso ondo kudeatzen jakin zuten partidan. Gipuzkoarrak ia partida oso aurretik joan ziren eta azken laurdenean sartu ziren aldea erabakigarria. Garaipena eta agur handia Ibon Guridi kapitainari..

COVIRÁN GRANADA 63 – 86 BASKONIA

Salbazio eta garaipen Granada liderraren etxean. Modu honetan bukatu zuen Baskoniak bere estreinaldia LEB Platan. Hasierako 0-16ko partzialak andaluziarrei jaia hondatu zien. Txakartegiren mutilek 13 garaipen eta 10. postu bikaina lortu dituzte..