EBA: HA Zornotzak derbia irabazi du Easo Loquillo sendoaren aurka

Azkenhirugarren jardunaldia Liga EBAn eta derbi polita jokatu zen Larrean: HA Zornotzak Easo Loquillori irabazi zion 80-73. Jardunaldiko beste poztasuna Santurtzin iritsi zen. Gainerakoa, porrotak.. 

Jardunaldiko partidarik nabarienean, HA Zornotza eraso asmatze handiarekin eta defentsa jarrera onarekin hasi zen. Pixkanaka, ehunekoak jaitsi ziren eta Easo Loquillok 19nako berdinketa lortu zuen lehen laurdenaren amaieran Sarasola pibotarri esker (21 puntu). Bigarren laurdenean, berdintasunak jarraitzen du eta Easo aurretik joan zen aldalegetara Berazaren hiruko ikusgarriarekin zelai-erditik (37-38).

Bigarren zatian, Westbrookek bi falta pertsonala egin zituen eta aulkira joan zen. Donostiarrek aprobetxatu zuten 8 puntuko abantaila lortzeko (39-47), baina etxekoen erremontada iritsi zen Packen eta Orueren eskutik. Gainera, kanpoko taldeak zonakako defentsa erabili zuen eta Zornotzak hirugarren laurdena bukatu zuen 5 puntuko abantailarekin (58-53).

Azken 10 minututan, Bizkaiko taldeak partida kontrolatu zuen eta oso ondo kudeatu zuen bere abantaila. Azkenean, Zornotzak epaia eman zion partidari jaurtiketa libre marratik (80-73).

BESTE EMAITZAK

Bakarrik Santurtzik garaipena eskuratu zuen. Bizkaiko taldeak erraz irabazi zion Valle de Egues-i (75-56), atsedenaldira erabakitako neurketa, talde-lan bikainarekin.


Mondragon Unibertsitatea Universidad de Burgosi irabazteko zorian egon zen (76-73), baina azken jokaldietan galdu zuen eta etxeko jokalarien barruko nagusitasuna nabaritu zitzaion. Burgosean ere, Ordizia Basoa Banaketakek galdu zuen Grupo de Santiago Automocionen aurrean, nahiz eta berdintasun handia eta Peru Arrondoren 20 puntu (83-74). Tobar etxeko jokalarien boterea erabakigarria izan zen. Eta Ulacia Grupo ZKEk argi eta garbi galdu zuen Gallofaren zelaian (91-66). Roberts-en 30 puntuak urriak dira..