GIZONEZKOEN LEHEN MAILA: Goierrik eskuratu du goiko postutako derbia Redlineren aurka

Bigarren Mailak atsedena izan zuen eta interes guztia egon Lehen Mailan, hain zuzen ere sailkapeneko goi postutako derbian. Aldiri kiroldegian, Goierrik partida bikaina jokatu zuen eta Redline Mekanika Take gainditu zuen jokoaren ikuspegi guztietan.

 

GOIERRI 67 – 54 REDLINE MEKANIKA TAKE

Goiko postutako derbia Aldiri geratu zen. Partida bikaina jokatu zuen Goierrik eta ia ikuspegi guztietan gainditu zuen Redline Mekanika Take. Tolosarrek soilik lehen taldearen lau jokalari izan zituzten.


Etxeko taldea oso bizkor hasi zen, erraz saskiratuz. Takeren defentsa ez zuen intentsitaterik eta erasoan urruneko jaurtiketaz abusatu zuen. Bigarren laurdena igaro zen dinamika berarekin. Take Tolosak erabilitako zonakako defentsak Goierriren eraso arintasuna geldiarazi zuen, baina etxeko taldeak saskiratzen jarraitu zuen lehen laurdenean lortutako aldea mantentzeko (33-24).

Bigarren zatian, 10-0eko partziala lortu zuen Goierrik eta zulo garrantsitsua ireki zuen. Takek defentsa intentsitatea berriro ere galdu zuen eta bere eraso erabakiak ez ziren onak izan. Xabi Gorosteguiren taldeak epaia eman zion partidari 23-9ko partzialari esker (56-33).


Garaipenarekin poltsikoan, etxeko taldea lasaitu zen eta Takek aldea murriztu zuen bere minuturik onenekin, bai erasoan bai defentsan.


Partida honen ondoren, bi taldeak berdinduta daude sailkapenean (14-7), baina averagea Takerentzat da.


Argazkiak


BESTE EMAITZAK

San Cernin da bakarkako liderra Takeren porrotari esker. Nafarroako taldeak garaipena lortu zuen Universidad de Loiola Indautxuren zelaian (78-85) eta partida bateko aldea du bigarren sailkatuarekiko.

Jardunaldiko bigarren Gipuzkoako derbian, Atletico San Sebastianek sufritu zuen Disdira Bitxitegiari gailentzeko Azpeitian (64-71). Etxetik kanpoko garaipena ere eskuratu zuen Hernani Tecnunen azpen postuan dagoen Valle de Eguesen aurrean (43-68). Take Tolosa, Atletico, Hernani eta Goierri berdinduta daude 14-7ko balantzarekin Lauko Finalerako postutan.

Garaipeneko bidera itzuli zen Getxo Unamunoren kontura (79-50): 11 porrota jarraian jasan zuten bilbotarrek. Eskuinaldeko taldeak aldeak murriztu ditu Tabirako Baquerekin, bizkaitarren porrotaren ondoren Arri BKL-ren aurka (81-71). Eta azkenik, Avia Zizur Mayorrek landutako garaipena eskuratu zuen Cafes Aitona Askatuak-en aurka, sailkapeneko erdiko postutan jarraitzeko.