ARGAZKIA: Ángel Grande / Gernika KESB

KADETE EUSKAL LIGAK: Loiola Indautxuk eta Ointxe Araskik lortu dute Espainiako Txapelketarako txartela

Loiola Indautxu eta Ointxe Araski ospakizun daude. Azkenaurreko jardunaldian, bi taldeek Espainiako Txapelketarako pasea eskuratu zuen. Mutilen mailan, jardunaldiaren ezuste handia sortu zuen Zornotzak, Bilbao Unamunori irabazita..

 

Recordamos lo que indican las bases de competición en relación al acceso a los Campeonatos de España de Clubes y que en Cadete Masculino hay dos plazas y en Cadete Femenino hay tres.

El primer clasificado del Grupo “A-1” (Segunda Fase) obtendrá el derecho a participar en los Campeonatos de España como segundo clasificado de Euskadi

El campeón de la Tercera Fase (Final a Cuatro) obtendrá el derecho a participar en los Campeonatos de España como primer clasificado de Euskadi.

En caso que el primer equipo clasificado del Grupo “A-1” y el Campeón de Euskadi sean el mismo equipo, la segunda plaza para el Campeonato de España corresponderá al subcampeón de esta Tercera Fase (Final a Cuatro) como segundo equipo clasificado de Euskadi.

En caso de haber una tercera plaza para el Campeonato de España, corresponderá al equipo mejor clasificado en el Grupo "A-1" (Segunda Fase)excluyendo a los dos equipos ya clasificados para el Campeonato de España de Clubes como primero y segundo de Euskadi.

NESKEN MAILA

Maila honetan, Euskadik hiru toki ditu Espainiako Txapelketarako. Eta bi lehenak dira Loiola Indautxu eta Ointxe Araskirentzat. Bilbotarrek asko lan egin behar izan zuten Easo Bankoari irabazteko (63-69), baina Leyre Vindell berriro izan zen erabakigarria, 24 puntu eta 11 errebote. Nora Yurrita izan zen talde donostiarraren jokalaririk onena (21 puntu). Bere aldetik, Ointxe Araskik garaipena ziurtatu zuen lehen laurdenean: 27-8ko partziala Iñaki Ogararen neskentzat Gernika KESB-ren aurrean. Gainera, Movilteckek garaipen garrantzitsua lortu zuen Hondarribia Ikasbasketen aurrean, Paula Sanjuanen hiruko erabakigarriarekin markagailuari buelta emateko (50-52).

MUTILEN MAILA

Jardunaldia halako normaltasun batekin igaron zen mutilen kadete mailan. Fundación 5+11 liderrak lasai hartu zuen Zarautzean: garaipena 62-47ko emaitzarekin azken postuan dagoen taldearen aurka.
Bere aldetik, Easo Adarrak bere indarra erakutsi zuen Loiola Indautxuren kontura (50-91). Bilbotarrek ezin izan zuten lasaitu azken jardunaldian Zornotzak ezuste handia sortu zuelako Bilbao Unamunori irabazita (51-55).
Bilbotarrek, Barandallarik gabe, kontrolatutako partida izateak zirudien, 50-43ko emaitzarekin 5 minuturen faltan. Baina orduan Aldairen 6 puntuak (2+1ekoa eta hirukoa) eta Zarateren hirukoak buelta eman zioten markagailuari, etxeko taldearen amaiera kaskarrean.
Loiola eta Zornotza berdinduta daude laugarren postuan, baina averagea da bilbotarrentzat. Azken jardunaldian, bere garaipena Fundación 5+11ren aurrean eta Loiola Indautxuren porrota Zarautzen aurka behar ditu Zornotzak.