ARGAZKIA: Ángel Grande / Gernika KESB

JUNIOR EUSKAL LIGAK: Asador 10 Gibajas eta Gernikaren garaipenak aurkari zuzenen aurka; bi taldeek jokatuko dute lehen posturako

Jardunaldi garrantzitsua Nesken Junior Mailan, aurkari zuzenen arteko bi lehiarekin. Asador 10 Gibajas eta Gernika KESB izan ziren partida hauetako irabazleak eta datorren igandean, Gasteizko Divino kiroldegian, jokatuko dute lehen posturako eta Espainiako Txapelketarako. Eta mutilen mailan, Fundación 5+11k denboraldiko lehen porrota jasan zuen Unamunoren eskutik. Ohartarazpen garrantsitsua Lauko Finalari begira

 

Recordamos lo que indican las bases de competición en relación al acceso a los Campeonatos de España de Clubes y que en categorías Júnior hay dos plazas para el Estatal:

El primer clasificado del Grupo “A-1” (Segunda Fase) obtendrá el derecho a participar en los Campeonatos de España como segundo clasificado de Euskadi

El campeón de la Tercera Fase (Final a Cuatro) obtendrá el derecho a participar en los Campeonatos de España como primer clasificado de Euskadi.

En caso que el primer equipo clasificado del Grupo “A-1” y el Campeón de Euskadi sean el mismo equipo, la segunda plaza para el Campeonato de España corresponderá al subcampeón de esta Tercera Fase (Final a Cuatro) como segundo equipo clasificado de Euskadi.

NESKEN JUNIOR

GERNIKA KESB 50 – 49 ARANUR ISB

Asteburu honetan, A1 multzoko bigarren zalantza argitu da. Jada Lauko Finala jokatuko duten lau taldeak genekizkien, baina lehen posturako borroka geratzen zen. Eta azkenaurreko jardunaldiaren ondoren, lehen lau sailkatuaren arteko bi zuzeneko lehiarekin, Asador 10 Gibajasek eta Gernika KESB-ak jokatuko dute lehen posturako (eta Espainiako Txapelketarako txartelarako).

Bizkaitarrek Aranurren aurka jokatu zuten Malosten, berdintasun handiko neurketan. Gipuzkoako taldeak lehen aldeak lortu zituen, nahiz eta Nahia Anitua etxeko jokalariaren lana (8-15). Defentsa lana hobetu zuen Gernikak eta Vergara liderra izan zen erasoan, 14-4ko partziala lortuz eta partidari buelta emanez (22-19). Gainera, Gaizka Barearen neskek aldea handiagotu zuten atsedenaldira (28-22).

Hirugarren laurdenean, Aranurrek partidaren lidergoa berriro hartu zuen, 4-15ko partzialari esker, Merketegiren lan bikainarekin (34-37). Beldur asko bi taldeetan, baina gipuzkoarrak eraginkorragoak izan ziren eta 7 puntuko aldea eskuratu zuen 5 minuturen faltan (42-49), Merketegi saskiaren ondoren. Partida erabakita egoteak zirudien, baina orduan iritsi zen etxekoen erreakzioa: Anituaren 6 puntu jarraian eta Amaia Iruskietak lortu zuen garaipenaren saskia 25 segunduren faltan.

BESTE EMAITZAK

Beste neurketa erabakigarriak jardunaldia bukatu zuen: Electro Alavesa Araski era Asador 10 Gibajasen arteko Gasteizko derbia. Kanpokoek partidaren aurrea hartu zuten eta epaia eman zioten atsedenaldira (20-47). Amaiera, Gibajasen garaipen erraza 47-74ko emaitzarekin. Datorren igandean, partida ikusgarria Divino kiroldegian.
Gainera, Loiola Indautxul Oiarsori irabazi zion (53-41) hasiera onari esker.

JÚNIOR MASCULINA

Jardunaldiko ezuste handia mutilen mailan gertatu zen: denboraldiko lehen porrota jasan zuen Fundación 5+11k. Bilbao Unamunok irabazi zion Gasteizko taldeari 70-81ko emaitzarekin. Bilbotarrak oso ondo hasi ziren, Mikel Gomez eta Endika Alonsorekin mina eginez bai zonan bai hiruko marratik. Fundación 5+11k murrizten saiatu zuen Lucas Fioravantiren eskutik, baina ez zuen aukerarik izan, Unamunok argudio asko izatea erakutsi zuelako: Del Valen hirukoak, Mikel Gomez edo Betolaza.
Bilboko taldearen abantaila 10 puntuko hezia gainditu zuen hirugarren laurdenean eta, nahiz eta etxekoen azken bultzada, Unamunok amaiera lasaia izan zuen.
Gainera, GetxoSaskik gailendu zion azken postuan dagoen Alter Consultingi (52-61) eta hirugarren postua mantentzen du. Eta Easo Elkar Autocareses Loiola Indautxuri irabazi zion 50-59.