ARGAZKIA: Javi Zurbano

Sammic Hosteleriak finala irabazi zuen Huescaren aurka eta salbazioarekin amets egiten jarraitzen du

Emozioz betetako jardunaldia euskal taldeentzak Liga Endesan eta FEB lehiaketetan. Baskoniak bere sendotasuna erakusten jarraitu zuen, Deltecok eta Retabetek, berriz, galdu zuten. Eta Sammicen oso oso garaipen garrantsitsua. Gipuzkoarrek Huesca aurkari zuzenari irabazi zioten luzapenean erabaki zen neurketan.

BASKONIA 88 – 75 MORABANC ANDORRA

Hamargarren garaipen jarraian talde gasteiztarrentzat asko lan egin behar izan zuen neurketan: Andorra joan zen aurretik hirugarren laurdenaren amaierara arte. Orduan, Shengeila eta Janning agertu ziren garaipena ziurtatzeko. 

DELTECO GBC 77 – 95 VALENCIA BASKET

Txus Vidorretaren mutilek partida hasi zuten 0-17ko partzial bikainarekin eta Porfi Fisacen mutilek ezin izan zuten partidari buelta eman, nahiz eta hirugarren laurdenaren erreakzioa.

MOVISTAR ESTUDIANTES 96 –  84 RETABET BILBAO BASKET

Beste porrota Retabetentzat Estudiantesen aurka, hasieratik zaildu zitzaion neurketan. Bigarren laurdenean, etxeko taldeak 18 puntuko aldea lortu zuen.

SAMMIC HOSTELERÍA 76 – 73 LEVITEC HUESCA

Zaleen bultzada erabakigarria izan zen Sammicek oso balio garaipena lortzeko eta salbazioarekin amets egiten jarraitzeko. Azken erasoen kudeaketa onak luzapena behartzea baimendu zion. Victor Serranoren birrinkadak neurketa apurtu zuen behin betikotasunez. Iraurgik ondo kudeatu zuen 5 puntuko aldea.

SÁENZ HORECA ARABERRI 78 – 91 CÁCERES

Nahiz eta hasiera bikaina, Saenz Horecak ezin izan zuen egoera bideratu eta partidari buelta eman Caceres aurka. Hiru jardunaldiaren faltan, playoffeko aukerak ia desagertu dira

MARTORELL 65 – 62 BASKONIA

Gasteizko taldeak laugarren porrota jarraian jasan zuen azken postuan dagoen BC Martorell-en aurka. Etxeko taldeak beti erosoago egon zen eta garaipena lortu zuen emozioz betetako amaieran Mazairaren hirukoari esker.

GDKO IBAIZABAL 80 – LIMA HORTA 35

Emakumezkoen Liga 2-ko azken aurrekojardunaldian, GDKO Ibaizabalek bere sendotasuna berriro ere erakutsi zuen eta argi eta garbi irabazi zion Lima Hortari, lehen zatian erabakitako neurketan (42-12). Bizkaitarren erakustaldia jarraitu zuen bigarran zatian eta zaleek gozatu zuten denboraldiko azken partidan Urreta kiroldegian. GDKOk laugarren postuan jarraitzen du bere aurkari zuzenak ere irabazi zutelako. Hurrengo jardunaldian, Josema Alcantaren neskek Bartzelonan jokatuko dute Joventut Les Corts-en aurrean..

INMOBILIARIA VÍCTOR ANTUÑA 54 – 70 AÑARES RIOJA

Hirugarren laurdena, 9-26ko emaitzarekin, erabakigarria izan zen Añares Riojak garaipena lortzeko. Poztasun honekin, gipuzkoarrak seigarren postuan daude, bosgarren sailkatuarekin berdinduta.