ARGAZKIA: Luis García

Añares Riojak eskuratu zuen LF2ko derbia; Lointek eta IDK playoffetatik oso gertu daude

Azken jardunaldian irabazten badute, IDK Gipuzkoak eta Lointek Gernika Bizkaiak playofferako sailkapena lortuko dute. Donostiarrek bere lehen aukera galdu zuen Campus Prometeren aurka, bizkaitarrek, berriz, oso erraz irabazi zioten Nissan Al-Qazeres-i. Gainera, LF2-ko derbian, jardunaldiko ustekabeko protagonista izan zen Añares Rioja. Gipuzkoarrek garaipenik eta lidertzarik gabe utzi zuten Ibaizabal. Eta porrot mingarria Sammic-entzat: gipuzkoarrek galdu zuten FC Barcelona aurkari zuzenaren aurka eta azken postuan daude bost jardunaldi geratzen direnean denboraldia amaitzeko.

 

BASKONIA 95 – 63 MONTAKIT FUENLABRADA

Zortzigarren garaipen jarraian eta bigarren postua Baskoniarentzat, Real Madrid atzetik. Gasteiztarrek epaia eman zuten neurketari lehen zatian, Poirier eta Shengeilaren jokaerari esker (50-27).

UCAM MURCIA 83 – 69 DELTECO GBC

Lehen zati berdinduaren ondoren, donostiar taldea trabatu zen hirugarren laurdenaren erdialdera, Murciak 13 puntuko aldea lortu zuen eta trebetasunarik ezak erremontada galarazi zuen azken txanpan.

TECNYCONTA ZARAGOZA 81 – 61 RETABET BILBAO BASKET

Ezer gutxi egin ahal izan zuen Retabetek garaipena borrokatzeko Zaragozaren zelaian. Hasieratik, bilbotarrek ez zuten trebetasunarik izan, bereziki hiruko marratik, eta ez zuten inoiz garaipena lortzeko aukera izan.

NISSAN AL-QAZERES 54 – 85 LOINTEK GERNIKA BIZKAIA

Lointek Al-Qazeres baino hobeagoa izan zen atsedenaldian erabakita geratu zen neurketan. Garaipen honi esker, Mario Lopezen taldeak bosgarren postua hartu du eta azken jardunaldian irabazten badu, playoffa jokatuko du. Baina IDK-ek galtzen badu, Gernikak ere lortuko du final-laurdenerako sailkapena. 

CAMPUS PROMETE 81 – 57 IDK GIPUZKOA

Playofferako sailkatzeko lehen aukera desaprobetxatu zuen IDK Gipuzkoan. Lehen zati berdinduaren ondoren (40-40), Promete etxeko taldeak bizkortu zuen eta donostiarrek ezin izan zioten jarraitu. Azken jardunaldian irabazten badute, Azu Muruguzaren neskek playoffa jokatuko dute.

CADÍ LA SEU 80 – 61 LACTURALE ART ARASKI

Lehen laurdenean neurketa galdu zuen Lacturale Art Araski. Etxeko taldeak, ere playofferako borrokan, 23-6ko partziala lortu zuen eta neurketa maldan gora jarri zitzaion Gasteizko taldeari.

SÁENZ HORECA ARABERRI 93 – 84 ACTEL LLEIDA

Saenz Horeca Araberriren beste garaipena sailkapeneko erdi postutako aurkari zuzenaren aurka, hasierako 27-17tik gasteiztarrek menperatutako neurketan eta kataluniar taldeen azkenengo bultzada eutsiz.

SAMMIC HOSTELERÍA 66 – 86 FC BARCELONA

Sammicen porrot zabala aurkari zuzenaren aurka. Alfred Julberen taldeak ez zuen arazorik garaipena eskuratzeko. Azpeitiarrak azken postuan daude eta salbazioa bi garaipenetara dute

BASKONIA 76 – 78 BASKET NAVARRA

Arturo Cruzen hiru jaurtiketa libreek, 2.6 segunduren faltan, garaipenik gabe utzi zuten Gasteizko taldea.

AÑARES RIOJA 68 - 60 GDKO IBAIZABAL

Añares Riojak garaipena lortu zuen Lf2ko Euskal derbian lehen zati onari esker. Etxeko taldeak aurrea hartu zuen lehen bi laurdenetan, Harris eta Nawezhiren boterearekib, bizkaitarrek, berriz, ez zuten saskiratu hiruko marratik. Atsedenaldian, 38-29ko emaitza. 

Bigarren zatian, egoerari buelta eman zion Ibaizabalek defentsari eta jaurtiketa aukeratze onari esker eta azken laurdena hasi zen 52nako berdinketarekin. Baina Añaresek aurrea berriro ekin zuen, oso ondo eraso zuen aurkariaren defentsa eta garaipenik eta lidertzarik gabe utzi zuen Ibaizabal.

Argazkiak