Nesken selekzioa, gure maskotarekin (ESF/FVB)

MINI2018: Bi garaipen txapelketa hasteko

Gaur hasi da San Fernandon #PlanetaMini2018 txapelketa. Eta gure bi selekzioek garaipen errazak eskuratu dituzte lehen jardunaldi honetan.

Alex Susoren neskek La Riojari irabazi diote 28-79ko emaitzarekin, hirugarren laurdenean itxi duten neurketan.


Eta Mikel Odriozolaren mutilek soilik 12 minutu behar izan dituzte Ceutaren aurkako neurketa bukatzeko (0-51).


Bihar jolastuko da bigarren jardunaldia. Nesken Selekzioak Castilla La Mancharen aurka jokatuko du, mutilek, berriz, Extremadurarekin neurtuko dituzte indarrak.