GIZONEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Urgatzik arabar nagusitasuna berretsi du

Gizonezkoen Bigarren Mailak arabar kolore dauka eta Urgatzik erakutsi zuen larunbatean Tabirakoren aurka. Eta Gasteizko derbian, Rodamientos Ariztik garaipena eskuratu zuen Lakua Centro-San Prudencioren aurrean. Eta Lehen Mailan, ikaragarrizko berdintasuna: berdinketa laukoitza lehen postuan.


BIGARREN MAILA

URGATZI 66 – 45 TABIRAKO BAQUÉ

Araba da mailako menderatzaile handia eta larunbatean Urgatzik erakutsi zuen Olabide ikastolan. Defentsa bikainairekin, Alex Susoren mutilek aprobetxatu zuten Tabirakoren mutilen harridura saskiratze errazak lortzeko. Gainera, baloia oso ondo mugitu zuten eraso estatikoan jokatu behar izan zutenean, jaurtiketak aurkituz eta saskiratuz. Atsedenaldian, neurketa erabakita zegoen 37-16ko emaitzarekin.

Bigarren zatian, Tabirakok hobetu zuen etxekoen erlaxazioari esker eta saskibaloi eta talentu asko duela erakutsi zuen. Hobeto egon ziren defentsan eta errebotean, baina ez zuten beharrezko ehunekoak lortu Urgatzi kezkatzeko. Neurketa erabakita zegoen eta Alex Susok minutuak eman zizkien Ranedo, Puelles eta Altuna junior mailako jokalariei.  

Balio hirukoitza dauka Urgatzi taldeak lorturiko garaipenak. Garaipen honekin, Gasteizko taldeak Lauko Finaleko postuetan bukatuko du denboraldia.

Argazkiak

BESTE EMAITZAK

Berdintasuna handiko jardunaldia: partida guztiak erabaki ziren 7 puntu baino gutxiagotik.

Neurketa aparta Gasteizen jokatu zen: Rodamientos Arizti liderra Lakua Centro San Prudencio hirugarren sailkatuaren aurka. Kanpoko taldeak aurrea hartu zuen lehen zatian (29-31), baina liderrak partiduari buelta eman zion ikaragarrizko hirugarren laurdenean (35-29).  Erroibide Irunek eta Cafeteria Tártalo Ibaizabalek puntu batengatik irabazi zieten Mungiari (50-49) eta Hotel Gran Bilbao Berriotxoari (51-52), hurrenez hurren. Eta etxeko taldeen garaipenak beste Bizkaiko derbietan: Leioak Askartzari gailendu zion (70-65) eta denboraldiko bigarren garaipena Padurarentzat Urdanetaren aurka.

 

LEHEN MAILA

Berdintasuna da protagonista handia Gizonezkoen Lehen Mailan. Berdinketa laukoitza lehen postuan 13-6ko balantzearekin, (Atletico da lider berria bere hirugarren garaipen jarraiari esker), Tabirakok eta Goierrik lorratza jarraitzen 12 garaipenekin eta Getxo eta Loiola zelatan daude (11-8).

Atletico San Sebastianek etxetik kanpoko garaipen erraza eskuratu zuen (46-91) azken postuan dagoen Valle de Eguesen zelaian. Donostiarrek aprobetxatu zituen Redline Mekanika Takeren eta San Cerninen porrotak lehen postura igotzeko. Tolosarrek galdu zuen Avia Zizur Ardoiren (84-76) kantxan eta Getxok nafarroen bolada ona apurtu zuen (78-71). Hernani Tecnunek osatzen da goiko laukotea. Gipuzkoarrek irabazi zion Cafes Aitona Askatuaki Donostiako derbian (65-57).

Goierrik Tabirakori gailendu zion Aldirin (79-73) eta bizkaitarrekin berdintzen du bosgarren postuan. Gipuzkoarrek ez dute etxean galdu 5 jardunalditik. Universidad de Deusto Loiola Indautxuk Lauko Finalerako borrokarekin bat egiten du Arri BLK gainditu eta gero (82-66). Eta azkenik, Disdira Bitxitegia sufritu zuen Unamuno talde bizkaitarrari irabazteko (84-78)