ARGAZKIA: Ardoibaloncesto.com

EMAKUMEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Ausarta Barakaldok zuloa ireki du eta La Sallek berriro irabazi du

Emakumezkoen Lehen Mailan, Megacalzado Ardoi etxeko taldearen eta Ausarta Barakaldoren arteko partida garrantsitsua. Ardoi bolada onean zegoen, elkarren segidako bost garaipenekin, baina kale egin zuen azken laurdenaren erdialdera eta Cearen neskek aprobetxatu zuten behin betiko neurketa apurtzeko. Bigarren mailan, emozioz betetako jardunaldia, etxetik kanpoko zazpi garaipenekin. 

EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA

IGOERA: MEGACALZADO ARDOI 46 – 53 AUSARTA BARAKALDO

Etxekoak hotz eta zehaztugabe hasi ziren defentsan. Spearsek eta Abuyeresek aurrea hartu zuten eta partidako lehen abantaila garrantzitsuak lortu zituen Barakaldoko taldeak. Bigarren laurdenean, Navaren neskek hobetu zuten eta bizkaitarrek sei puntu soilik saskiratzen lortu zuten.  Atsedenaldian, 17-23ko emaitza.

BIgarren zatian, partidak berdin jarraitu zuen eta Ausartak 10 puntuko aldea berriro lortu zuen (24-34). Orduan iritsi zen Nafarroako taldearen erreakzioa: 15-3ko partziala partidari buelta emateko 5 minuturen faltan (39-37). Gainera, Ardoik bi hiruko izan zituen aldea handitzeko, baina ez ziren sartu eta Barakaldok aprobetxatu zuen partida apurtzeko 0-12ko partzial ikusgarriari esker.

BESTE EMAITZAK

IGOERA

Beste bi partida soilik jardunaldi honetan Bera Bera eta Lagunak Lakitaren arteko lehiaren atzerapenaren ondoren (martxoaren 25ean, igandean, jolastuko da).  La Salle Zurekin Busek Tabirakori gailendu zion Bizkaiko derbian, defentsa-intentsitate handiko neurketan (31-44). Eta Gipuzkoako derbian, Easo Roxtec garaipeneko bidera itzuli zen azken postuan dagoen Express Hondarribia Ikasbasketi irabazita (61-49).

DESCENSO

Berdintasun handia bigarren itzuliko lehen jardunaldian. DMEGC Navarro Villoslada liderrak sufritu zuen zorigaiztoko Getxoren aurka garaipena eskuratzeko (57-55). Eta puntu batengatik irabazi zion Universidad de Deusto Loiola Indautxk Campus Prometeri (54-53). Oso garaipen garrantsitsua Bilboko taldearentzat. Bigarren posturako borrokan, RPK Araskik Gernikari gailendu zion (73-71), baina bizkaitarrek averagea mantentzen dute. Azkenik, Unamunok oso erraz gainditu zuen Arri BKL Optika Nagusia.

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILAN

San Ignacio Bilopack liderrak jokatu zuen bolada onean zegoen Araba La Generosaren zelaian. Partida zaila, baina denboraldiko 16. garaipena Errioxako taldearentzat (60-64). San Ignaciok argi eta garbi gainditu zuen azken postuan dagoen Domiberia (40-74), jardunaldiko garaipenik zabalena lortuz. Leioak hirugarren postua hartu zuen Kaleangora Liceo Monjardini gailendu ondoren (34-44). Bizkaitarrak berdinduta daude Paz de Ziganda Ikastolaren aurka galdu zuen Aranguren Mutilbasketekin. Bizkaiko derbian, Mungiak Informatica Sopelanari irabazi zion (48-54) eta Extitxu Las Bellotasek garaipena eskuratu zuen Fabiolas San Antonioren zelailan. Eta Colegio San Prudencio izan zen jardunaldiko ezustearen protagonista. Gasteizko taldeak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Askartza ikastetxean eta azken postutik ihes egiten du.