KADETE EUSKAL LIGA: Easo Adarrak sokaren kontra jarri zion Fundación 5+11-ri, baina amore eman zuen luzapenean

Lider aldaketa egoteko zorian egon zen  Mutilen Kadete mailan. Neurketa bikaina osatu zuen Easo Adarrak, 18 puntuko abantaila handienarekin, baina Gasteizko taldeak garaiz erreakzionatu zuen Olarteren eskutik eta garaipena eskuratu zuten luzapenean. Fundacionek Espainiako Txapelketarako txartela lor lezake hurrengo jardunaldian.

NESKEN KADETE

EASO ADARRA 82 – 84 FUNDACIÓN 5+11

Sokaren kontra berriro ere jarri zion Easo Adarrak Fundacion 5+11ri, baina arabarrek egoera zaila berriro ere gainditu zuen, lehen itzulian edo pasa den jardunaldiko Bilbao Unamunoren aurkako neurketan bezala. Partida zaila izan zen Marcelo Nikolaren mutilentzat eta pronostikoak bete ziren. Hasieratik, joko eta markagailu orekatua eta donostiarren defentsak Saw ondo helduz. Bigarren laurden ona egin zuen Guillermo Gonzalezek eta Alberto Ausinen mutilak aurretik zihoazen aldageletara (37-32).

Atsedenaldiaren ostean, donostiarren mendebala Gonzalez-Bastida bikotearen bitartez. 18 puntuko aldea lortu zuen Easo Adarrak (62-44) hirugarren laurdena bukatzeko bi minuturen faltan. Baina etxeko taldea trabatu egin zen azken laurdenean eta Fundacion 5+11ren erremontada iritsi zen Olarteren 13 puntuei esker. 71enako berdinketa sinatu zuen Querejetak hirukoarekin eta partida luzapenera joan zen Bango etxeko jokalariaren bi jaurtiketa libreen ondoren. Berdintasunak jarraitzen du Alejandro Lopezek garaipeneko saskiratzea lortu arte.

BESTE EMAITZAK

Bilbao Unamunok irabazi zuen Indautxuko derbia Loiola Indautxuren aurka (80-62), urdinak beti aurretik joan ziren neurketan. Eta bigarren garaipena Zornotzarentzat. Bizkaiko taldeak berriro ere irabazi zion ZAST Zarautzi, lehen itzulian bezala.

NESKEN KADETE

Hiru taldeek Lauko Finalerako txartela lortu dute jardunaldi honetan. Lidertza mantentzen du Loiola Indautxuk Hondarribia Ikasbasket-i gailendu eta gero, Leyre Vindellen erakustaldi berriarekin: 24 puntu, 8 errebote eta 6 asistentzia. Oso erraz ere irabazi zion Ointxe Araskik Easo Bankoari, atsedenaldira erabakita zegoen neurketan. Hobeto lehiatu dira donostiarrak hirugarren laurdenean, baina etxekoen erritmoa erantzunezina izan zen azken tartean (76-46).

Asko lan egin behar izan zuen Gernikak KESB Movilteck ISB-ri irabazteko (59-54). Bizkaiko taldeak aurretik joan zen lehen zatian zehar, 3-4 puntuko aldearekin, baina partidari buelta eman zioten gipuzkoarrek bigarren zatian eta azken 6 minututan sartu ziren 6 puntuko abantailarekin (42-48). Orduan, Gernika KESBak partida berdindu zuen Jone Zubiagaren elkarren segidako 7 puntuei esker eta garaipena lortu zuen bere aukerak hobeto irakurri zituelako azken jokaldietan.