ARGAZKIA: CB Ibaizabal

Hiru garaipen Liga Endesan eta GDKOk Igoerako Fasea jokatuko du

Asteburu handia gure eliteko taldeentzat. Hiru garaipen Liga Endesan, Retabeten pauso handiarekin, eta bi garaipen LF2-an. Maila honetan, GDKOk lortu zuen lidertza eta Igoerako Faserako txartela. Aitzitik, hiru porrot LEB Ligetan.

 

BASKONIA 91 – 66 HEBALIFE GRAN CANARIA

Baskoniaren aginte kolpea garaipen sinesgarritasunarekin. Zazpigarren garaipen jarraian eskuratu zuen Gasteizko taldeak aurkari zuzenaren aurrean.

DELTECO GBC 101 – 91 MOVISTAR ESTUDIANTES

Atsedenaldiaren ostean neurketa apurtu zuen Deltecok Movistar Estudiantesen aurka. Garaipen honekin, denboraldiko hamargarrena, Porfi Fisacen mutilek Madrileko taldea gainditu zuen sailkapenean.

RETABET BILBAO BASKET 93 - 79 BETIS ENERGÍA PLUS

Salbazioa hurbilago dago Retabetentzat balio hirukoitzako garaipenaren ondoren: oso garaipen garrantsitsua, aurkari zuzen bati irabaztea eta averagea mantentzea.

IDK GIPUZKOA 58 – 80 PERFUMERÍAS AVENIDA 

Oso zaila zen, ia ezinezkoa,  Liga Diako liderra ustekabean harrapatzea eta bere nagusitasuna erakutsi zuen Avenida hasierako 0-8tik. Hortik aurrera, nahiz eta donostiarren erreakzio-ahalegina, beste kanpokoen bultzadak epaia eman zion neurketari atsedenaldia baino lehen.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 62 – 70 CAMPUS PROMETE 

Aukera ona galdu zuen Lointekek playofferako borrokan partida kaskarra jokatu ondoren Promete handinahiagoren aurrean.

LACTURALE ART ARASKI 70 - 58 AL QÁZERES

Garaipena eta joko onarekin berriz topatu zen Gasteizko taldea. Gainera, Van Den Adelek berriro jokatu zuen eta taldea eskertu zuen. Neurketa orekatua 30 minututan zehar eta euskal bultzada azken uneetan.

SÁENZ HORECA ARABERRI 49– 75 CB PRAT

Trebetasunarik gabe hiruko marratik, Praten defentsaren aurrean ito zen Araberri. Atsedenaldiko 19-41ko emaitzak epaia eman zion neurketari.

SAMMIC HOSTELERÍA 69 –86 CHOCOLATES TRAPA PALENCIA 

Partida zaila zen permanentziako bidean jarraitzeko, baina kontua da Gipuzkoako taldeak ez zuela aukerarik izan palentziarren aurrean, askoz sendoagoa lehen zatian.

ÁVILA AUTÉNTICA 81 – 65 BASKONIA 

Bere bolada bikainari (7 garaipen jarraian) agur esan zion Baskoniari Avilan, 30 minututan zehar neurketa parekatuan. Baina azken laurdenean, Garcia etxeko jokalariaren bi hirukoek Gasteizko taldea menderatu zuten.

GDKO IBAIZABAL 59– 58 PATATAS HIJOLUSA

Igoerako Faserako txartela lortu zuen GDKOk lau jardunaldi geratzen direnean. Gainera, AA multzoko lehen postua berreskuratu zuten bizkaitarrek hirugarren sailkatuari irabazi ondoren eta Celtaren porrotari esker.

LIMA HORTA BARCELONA 58 – 69 AÑARES RIOJA

Ahalik eta gorenean denboraldia amaitu nahi dute azpeitiarrek eta erakutsi zuten Bartzelonan. 12. garaipena Gipuzkoako taldearentzat partidaren hasiera bikainari esker (15-24).