KADETE EUSKAL LIGAK: Loiolak eta Baskoniak sufritzen zuten partidurik galdu gabe jarraitzeko

Jardunaldi zaila liderrentzat. Bai Loiolak bai Baskoniak asko sufritu zuten irabazteko. 4 puntugatik irabazi zuten bilbotarrek Moviltecken zelaian. Eta jaurtiketa libreek garaipena eman zioten Baskoniari Bilbao Unamunoren aurka.

NESKEN MAILA

MOVILTECK ISB 56 - 60 LOIOLA INDAUTXU

Bigarren faseko garaitu gabeko talde bakarra Loiola Indautxu da.Seigarren garaipen jarrian lortu zuten bilbotarrek Movilteck ISB-i irabazita 56-60ko emaitzarekin. Hirugarren laurden ona jokatu zuten gipuzkoarrek, baina bilbotarren amaierako esprinta hobea izan zen eta lehen postuan jarraitzen dute.

Oso orekatua hasi zen liderra eta 2-10reko partziala lortu zuen lehen hiru minutuetan. Larrañaga eta Otaegi agertu ziren etxeko taldearen aldetik eta markagailua estutu zuten bigarren laurdenaren lehen uneetan (15-16). Leyre Vindell ez zen eroso egon baina Bilboko taldeak errotazio handia du eta aurretik jarraitu zuen, etxekoen hirukoak arren. Atsedenaldian, 25-29 Henar Colinoren lan onari esker uztairen inguruan.


Bigarren zatian, Otaegik eta Movilteckek saskiratzen jarraitu zuten hiruko marratik eta etxeko taldea aurretik ipini zen lehen aldiz Sara Larrañagaren hirukoari esker (31-29). Loiolak eraso arazoak izaten ari zen, baina Movilteckek ez zuen aprobetxatu neurketa apurtzeko. Hori bai, 5 puntuko aldea izan zuten gipuzkoarrek azken laurdenaren hasieran. Liderrak eraso freskotasuna berreskuratu zuen eta Vindellen 2+1ekoa izan zen kanpokoen garaipeneko inflexio-puntua, nahiz eta June Zubiarreren hirukoak.

BESTE EMAITZAK

Askoz erosoagoak izan ziren lehen posturako beste bi faboritoen garaipenak. Gernika KESBak Easo Bankoari irabazi zion (59-79) oso eraso neurketan. Bizkaitarrak askoz hobeagoak izan ziren azken 15 minutuetan. Eta Ointxe Araskik argi eta garbi gainditu zuen Hondarribia Ikasbasket (35-72).

MUTILEN MAILA

Lau talde birtualki sailkatuta daude Lauko Finalera. Klabea egon zen Loiola Indautxuren eta Zornotzaren arteko lehian, bilbotarren garaipenarekin. Zornotzarrak aurretik iritsi ziren 18 minutura, baina etxeko taldeak partidaren erritmoa markatu zuen Miguel Ruiz bikainarekin: Bilboko antolatzailea 39 puntu saskiratu zituen.

Garaipen honekin, Loiola egongo da Lauko Finalean, ustekabe salbu. Easo Adarra ere egongo da titulurako borrokan Zast Zarautzi irabazi eta gero (36-51). Eta Fundación 5+11k eta Bilbao Unamunok txartel asko dituzte Lauko Finalean parte hartzeko.

Hain zuzen ere, bilbotarrak eta gasteiztarrak elkarren artean lehiatu ziren azken jardunaldian. Gauzak oso zailak jarri zizkion Unamunok liderrari eta Iñigo Pedrosaren hirukoak 52-54ko markagailua jarri zuen azken minutuan. Orduan, kanpokoen eraginkortasuna jaurtiketa libre marratik erabakigarria izen zen.