JUNIOR EUSKAL LIGAK: Loiolaren Final Fourreko aukerak zaildu ditu GetxoSaskik

Bigarren faseko lehen jardunaldiak balio izan du aurkariak kanporatzen hasteko. Mutilen mailan, nahiz eta matematikoki aukerak geratu, Loiola Indautxua egoera zailan dago Lauko Finalera sartzeko GetxoSaskiren aurka galdu eta gero. Nesken mailan, titulurako borrokatuko duten lau taldeak zehaztuta daude.

MUTILEN MAILA

GETXOSASKI 58 – 52 LOIOLA INDAUTXU

Hasieratik, gauza interesgarriak ikusi ziren Faduran jokatutako neurketan. 3-2 zonakako defentsa erabili zuen GetxoK eta Loiola, nahiz eta baloia ondo mugitu, ez zen eroso egon bertikaltasunik ez zuelako. Hori bai, bilbotarrak oso langile egon ziren defentsan eta neurketako lehen aldeak lortu zituzten. Arazo gehiago izan zituen etxeko taldeak erasoan eta izan zituen bigarren aukerak alferrik galdu zituen. Lehen laurdenaren amaieran, 11-17ko markagailua.

Bigarren laurdena hasi zen Montoya eta Binger Perez bilbotarren hirukoekin, 2-11ko partziala Loiola Indautxurentzat eta egoera larria David Fernandezen mutilentzat (13-28). Orduan, etxeko taldeak oso indartsu erreakzionatu zuen Alex Santamariaren 5 puntuei eta Gonzalo Rey antolatzailearen 2+1ekoari esker (21-28). Baina eraso-alaitasuna gelditu zen GetxoSaskiren jaurtiketa libre baten ondoren eta bakarrik Miguel Ruizek eta Asier Leanizbarrutiak saskiratzen lortu zuten atsedenaldia baino lehen (25-30).

Bigarren zatian, partida apurtzea bilatu zuen Loiolak, zonakako defentsa erabilliz. Baina bilbotar saio bakoitzak erantzuna zuen Getxoren aldetik. Eskuinaldekoak ez ziren atzean gelditu, baina ez zuten jarraitasunik izan ere partiduari buelta emateko. Hirugarren laurdena bukatu zen 38-41eko emaitzarekin.

Etxekoen erremontada osatu zen Alex Santamariaren hirukoari esker (42-41). Partidako lehen abantaila zen Getxosaskirentzat eta etxeko taldeak gorako bidean jarraitu zuen: Santamariaren beste hirukoak eta kontraeraso batek eragin zuen Loiolako hutsartea (51-46) lau minuturen faltan. Erremontada bilatu zuten Bingen Perezek eta Loiolak hirukoen bidez, baina bost hutsegiten zituzten eta Getxok saskiratu zuen barneraldi ikusgarriei esker. Amaieran, 58-52ko markagailua.

Argazkiak

BESTE EMAITZAK

Fundación 5+11k lider bezala jarraitzen du Alter Consulting-i irabazita (71-61). Eta partida polita Bilbao Unamuno eta Easo Elkar Autocaresen artean. Laugarren garaipen jarraian donostiarrentzat, nahiz eta Iñigo Betolazaren 24 puntuak. 

NESKEN MAILA

Ya está claro qué cuatro equipos disputarán el título de Euskadi y la plaza para el estatal que aún esté en juego, pero cómo se repartirán esas cuatro posiciones es toda una incógnita en esta categoría en la que el Aranur se adelanta con una victoria al superar al Oiarso por 50 a 37 en un partido dominado por las de Azpeitia en el que se relajaron al final. Duelo vital el que mantuvieron el GErnika KESB y el Electro Alavesa Araski y que se apuntaron las gasteiztarras gracias a un gran arranque (11-24) que pesó en las filas gernikarras que fueron siempre a remolque.  Las bizkainas mantienen eso sí el average favorable. Para completar la igualdad victoria del Asador 10 Gibajas sobre el Loiola (45-64).