Lointekek irabazi zuen Liga Diako derbia eta playofferako borrokan jarraitzen du, IDK-rekin berdinduta

Bost garaipen soilik euskal taldeentzat estatutuko lehiaketetan, baina jardunaldiko partida aparta Gaskan jolastu zen. Lointek Gernika Bizkaiak irabazi zuen Liga Diako derbia erregularragoa izan zelako eta IDK Gipuzkoaren azkeneko bultzadari eutsi ziolako. Bi taldeak bere esku daude playoffa jokatzeko. Gainera, garaipen guztiak LF2an eta Baskoniak berriro irabazi zuen Liga Endesan eta LEB Plata.

 

JOVENTUT 61 – 75 BASKONIA

Gasteizko taldeak bolada onean jarraitzen du, Valentziarekin berdinduta laugarren postuan. Baskoniak irabazi zuen Badalonan asko lan egin behar zuen neurketan.

UNICAJA 114 – 88 DELTECO GBC

Etxekoen saskiratzaile erraztasunak (20 hiruko) garaipeneko aukerarik gabe utzi zion Deltecori. Neurketa jada erabakita egon zen atsedenaldian (59-41).

VALENCIA BASKET 87 – 67 RETABET BILBAO BASKET

Seigarren porrota jarraian Retabetentzat eta salbazioa izugarri zailtzen da. Oso zaila zen irabaztea valentziar lurraldetan eta 16-0eko partzialak partiduari epaia eman zion bigarren laurdenean.

IDK GIPUZKOA 65 – 74 LOINTEK GERNIKA BIZKAIA

Derbi polita Gaskan jokatutakoa. Nahiz eta gipuzkoar taldeak galdu, bere horretan mantentzen dira bi taldeen playofferako aurekak. Hobeto hasi ziren bizkaitarrak, etxekoen erasoa zailduz eta saskiratuz erraztasunarekin. Jokoaren erritmoa eraman zuen Lointekek hirugarren laurdenaren amaierara arte (50-66). Orduan agertu zen IDK eta itxaropenak eman zizkien bere zaleei (64-69), baina azken bultzada falta zitzaion eta Gernikak beharrezko garaipena eskuratu zuen playofferako borrokan jarraitzeko.

CAMPUS PROMETE 59 – 47 LACTURALE ARTARASKI

Lactularek etxekoen garaipeneko grinari eutsi zion lehen laurdenean, baina Giddenen sendotasuna eta Jovanovicen trebetasuna erabakigarriak izan ziren etxeko taldeak beharrezko garaipena lor zezan.

IBEROSTAR PALMA 71 – 70 SÁENZ HORECA ARABERRI

Etxekoen 7-0eko partzialak azken minutu eta erdian, Bivia liderra izanda, garaipenik gabe utzi zion Araberriri. Nahiz eta galdu, arabarrek sailkapeneko erdiko postuetan jarraitzen dute.

TAU CASTELLÓ 78 – 67 SAMMIC HOSTELERÍA

Agur esan zion bere bolada onari Sammicek beti atzetik joan zen neurketan galdu eta gero. Gainera, Iberostar Palmak irabazi zion eta aldea murriztu die gipuzkoarrei.

BASKONIA 84 – 80 AGUSTINOS LECLERC

Beste bat Baskoniarentzat. Zazpigarren garaipen jarraian eta gasteiztarrak playoffeko postuetara igotzen dira. Garaipena erabaki zen azken minutuan eta etxekoek ez zuten huts egin jaurtiketa libre marratik..

ARXIL 58 - GDKO IBAIZABAL 61

GDKOk berriro irabazi zuen eta denboraldiko 17. garaipena eskuratu zuen. Lau jardunaldi geratzen dira denboraldia amaitzeko eta Bizkaiko taldea birtualki dago igoerako fasean.

AÑARES RIOJA 80 -72 JOVENTUT LES CORTS

Azpeitarren amaierako bultzada erabakigarria izan zen hiru laurdenean zehar orekatua egon zen neurketa desorekatzeko. Garaipen honekin, permanentzia lortu du Añares Rioja ISB.