ARGAZKIA: Barakaldodigital.com

EMAKUMEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Sokaren kontra jarri dio Tabirakok Barakaldori, baina Ezkerraldekoak gailendu dira

Jardunaldi bat geratzen da Emakumezkoen Lehen Mailako bigarren faseko lehen itzulia bukatzeko eta oraindik ezezagun asko daude. Seigarren jardunaldiaren ondoren, oso indartsu bultza egin dute Nafarroako taldeek eta Ausarta Barakaldok eusten du bigarren postuan Tabirakori irabazi eta gero. Bigarren mailan, Leioak eta Arabak liderren lorratza jarraitzen dute.

LEHEN MAILA

IGOERA: AUSARTA BARAKALDO 59 – 57 TABIRAKO BAQUÉ

Lagunaren aurkako porrotaren ondoren, Ausarta Barakaldo EST-ak irabazi behar zuen. Baina Tabirako beti da aurkari beldurgarria, nahiz eta bere une onenean ez egon, eta berriro erakutsi zuen Lasesarren.

Bere intentsitateari esker, durangarrek erantzuna eman zieten Spearsek saskiratu zituen hiru hirukoei. Ainhoa Baquek eta Nuria Maurtuak lehen alde interesgarriak eman zieten kanpokoei (13-17). Gainera, Tabirakok ere saskiratu zuen hiruko marratik bigarren laurdenaren hasieran. Baina orduan Zugazarren barruko indarra eta Faulken sinesgarritasuna gailendu ziren eta Barakaldok 9-0eko partziala lortu zuen. Tabirakok arazoak izan zituen saskiratzeko eta ezkerraldeko taldea 7 puntuko abantailarekin joan zen atsedenaldira (35-28).

Baina Tabirakok erreakzionatu zuen bigarren zatian, defentsa estutuz eta jokoari abiadura emanez. Etxeko taldeak sufritzen ari zen eta erremontada burutu zen Urainen hirukoarekin (43-44 11 minuturen faltan). Momentu horretan, Bea Torresek aurrea hartu zuen, baina efikazia falta izan zitzaion jaurtiketa libre marratik etxeko taldeari arnasa emateko. Marina eta Nuria Maurtuak partiduari buelta eman zioten hirukoen bidez eta azken minutura iritsi zen 55-57ko emaitzarekin. Orduan, Abuyeren bi jaurtiketa libreak eta Gimenezen azken jokaldiak epaia eman zioten partiduari, Tabirakoren esforzu itzela saririk gabe utziz
.

BESTTE EMAITZAK

IGOERA

Ardoik eta Lagunak bere etxeko sendotasuna erakusten jarraitu zuten eta oso erraz irabazi zioten Bera Berari (61-43) eta Hondarribiari (74-55), hurrenez hurren. Eta laugarren porrota jarraian jasan zuen La Salle Zurekin Busek Easo Roxtecen zelaian (76-66)..

JAITSIERA

Seitik sei Gernikarentzat. Bizkaiko taldeak Unamunori irabazi zion 55-41ko emaitzarekin eta faborito handietako bat da salbazioa ziurtatzen duten lehen lau postuetako bat hartzeko. Pauso garrantsitsua eman du ere Navarro Villosladak salbazioko helburua lortzeko RPK Araskiri irabazita (59-72). Getxok borrokan jarraitzen du Campus Promete gainditu eta gero (68-67). Aitzitik, etorkizuna zaildu zaio Arri BKL-i Universidad de Deusto Loiola Indautxuren aurka galdu ondoren

BIGARREN MAILA

Bolada bikainean dagoen Arangurenen eta San Ignacio taldeen lorratza jarraitzen dute Leioa SBTak eta Araba La Bolsa Generosak. Hartarako, leioztarrek Domiberiari irabazi zioten (37-60) eta gasteiztarrek hirugarren porrota jarraian jasan zuen Estitxu gainditu zuen. Hain zuzen ere, goiko postuetan egon nahi duen Mungiak ezin izan zuen Arangurenen 10. garaipen jarraian saihestu.

Bere bolada onari agur esan zion Askartzak Liceo Monjardinen aurka galdu eta gero (38-67). Nahiz eta San Prudenciori irabazi, Ugeragak oso zaila du azken bost postuetatik irtetea. Gazteiztarrak birtualki jaitsita daude.
.