KADETE EUSKAL LIGAK: Easo Adarra eta Loiola Indautxu gailendu dira goiko postuetako zuzeneko lehietan

Bigarren faseko lehen itzulia amaitu zen eta Fundación 5+11 garaitu gabeko talde bakarra da mutilen A1 multzoan. Easok bigarren postua hartu zuen Unamunori irabazi eta gero. Zuzeneko lehia egon zen ere nesken A1ekoan eta Loiola Indautxu Ointxe Araski baino apur bat hobea izan zen.

MUTILEN MAILA

BILBAO UNAMUNO 61 – 78 EASO ADARRA

Donostiako taldeak irabazi zuen bigarren posturako lehia bigarren eta hirugarren laurdenaren jokoaren kontrolari esker. Bizkaitarrek ezin izan zuten aurkarien saskiratzaile erraztasuna geldiarazi.

Oso ondo hasi zen Bilboko taldea, bere aurkariaren puntu ahulak bilatuz, eta lehen laurdena irabazi zuen 17-15ko emaitzarekin. Baina bigarrenean, abiadura gehiago sartu zioten donostiarrek neurketari. Donostiarrek erakutsitako defentsa-lan ona eta errebotearen kontrola erabakigarriak izan ziren Alberto Ausinen taldeak 10 puntuko aldea lor zezan. Gainera, atsedenaldiaren ondoren, gipuzkoarrek ehuneko onak mantendu zituzten eta epaia eman zioten partiduari (39-56).

Azken laurdenean, bere irudirik onena erakutsi zuen Unamunok erasoan, baina Easok saskiratzen jarraitu zuen erraztasun berarekin eta etxekoek ezin izan zuten desabantaila murriztu. Laurden ederra harmailarentzat (22nako berdinketa), baina garrantzirik gabe amarierako emaitzarako.
.

BESTE EMAITZAK


Fundación 5+11k ez zuen arazorik izan Zornotzaren aurka (72-33). Gasteiztarrek dena erabakita utzi zuten atsedenaldira.

Loiola Indautxuk Zast Zarautzen aurkako partiduari epaia eman zion bigarren zatian, hirugarren laurdenaren 32-8ko partzialari esker.

A2 multzoan, bi taldeek alde apur bat hartu dute bosgarren jardunaldiaren garaipenari esker. Laugarren garaipen jarrian Paules Galtzagorrientzat Marianistas Adoreari irabazi eta gero (60-46). Bizkaitarrak bigarren postura igo dira, Mondragon Unibertsitate liderrarekin berdinduta. Ointxe taldeak Grupo Zaherren kantxan irabazi zuen (54-59). Eta jardunaldiaren azken partiduan, Fundación 5+11 Izagabe oso erraz gainditu zuen Limpiezas Al Garbi.

Argazkiak


NESKEN MAILA

Lehen itzuliko amaiera bizia A1 multzoan. Loiola Indautxu bakarkako liderra da Ointxe Araskiri irabazi eta gero. Easok luzapena behar izan zuen Gipuzkoako derbian eta Gernikak garaipen garrantsitsua lortu zuen Hondarribian.

Partida handia jokatu zuten Ointxe Araskik eta Loiola Indautxuk, bere maila erakutsiz neurketa osoan zehar. Etxekoek 13 puntu aldea izan zuen lehen zatian, baina pixkanaka bilbotarrek aurkariaren abantaila murriztu zuten eta norgehiagoka erabaki zen azken segundutan, Leyre VIndelen bi jaurtiketa librearekin. Garaipen guztiak eskuratu dituzte Alex Aurreren neskek lehen itzulia.

Sokaren kontra jarri zioten Hondarribia Ikasbasketek Gernikari (59-62), baina bizkaitarrek erreakzionatu zuten garaipena lortzeko eta faboritoen lorratza jarraitzeko. Eta Easok eta Movilteck ISBak neurketa garrantsitsua jokatu zuten laugarren posturako borrokan. Luzapenean irabazi zuten donostiarrek.

Liderren arteko lehia ere egon zen A2 multzoan. La Salle Bilbaok Kirolak Arabari irabazi zion eta lehen postuan bukatu du lehen itzulia, bost garaipenarekin. Nahiz eta galdu, arabarrek garaipen bateko aldea dute Araski-Ointxek hartzen duen hirugarren posturekiko. Bigarren garaipen jarraian arabarrentzat (44-27 Typo 90 Cafés Aitonaren aurka). Eta etxetik kanpoko garaipen erraza lortu zuen Askartza Claretek azken postuan dagoen Apartahotel Divan Araskiren zelaian.
(44-27).