EBA: Ulacia Grupo ZKE garaipenarekin berriz topatzen da

13 jardunaldiaren ondoren, Ulacia Grupo ZKE-K berriro ere irabazi du: gipuzkoarrek azken postuan dagoen CBT Gimnastica mendean hartu dute. Horrez gain, Gipuzkoako derbia egon zen Easo eta Mondragonen artean. Donostiarrek eskuratu zuen garaipena.

Oso ondo hasi zuen denboraldia Ulacia taldeak: 10. jardunaldian, sailkapeneko 9. postuan egon zen, lau garaipenarekin. Baina bosgarrenak denbora asko behar izan du iristeko. Asteburu honetan, 12 partida galdu eta gero, gipuzkoarrek CBT Gimnasticari irabazi zioten 61-74ko emaitzarekin.

Lehen, bigarren eta laugarren laurdenak oso berdinduta egon ziren, baina hirugarren laurdenaren 8-23koa erabakigarria zen gipuzkoarren alde. Zarauztarrak oso serio egon ziren defentsan eta Robertsek eman zituen beharrezko puntuak garaipena eskuratzeko.

Ordizia Basoa Banaketak eremu arriskutsuan dagoen beste euskal talde bat da. Nahiz eta 10 hiruko saskiratu, gipuzkoarrek galdu zuen Gallofaren aurka (68-76) 19 baloiak galdu zituztelako.

Asteburu honetan beste euskal derbia egon zen: Easo Loquillo vs Mondragon Unibertsitatea. Donostiarrek 10 puntuko aldea lortu zuen bigarren laurdenean atsedenaldira iristeko 35-22ko emaitzarekin. Bigarren zatian, abantaila oso ondo kudeatu zuen Easok garaipen lasaia lortzeko (74-62). Donostiarren nagusitasuna errebotean eta barruko jokoan erabakigarria izan zen. Mikel Esnaolaren neurketa handia: 19 puntu eta 10 errebote.

Garaipen honekin, Easok hirugarren postua sendotu du, laugarren sailkatuarekiko garaipen bateko abantailarekin eta bi neurketako aldearekin Santurtzirekiko. Bizkaitarrak seigarren postura jaitsi dira La Flecharen aurka (73-62) galdu eta gero. Ibai Mugarzaren mutilak bolada txarrean daude (hiru porrota jarraian) eta sailkapeneko hirugarren postua zailtzen da. Nahiz eta ondo hasi defentsan, moreek ezin izan zuten maila eutsi eta etxeko taldeak ehunekoak handitu zituen. Bizkaitarren baloi galerak erabakigarriak izan ziren 

Goiko postuetan, HA Zornotzak eskuratu zuen 13. garaipen jarraian Universidad de Burgos-en aurrean. Hirugarren laurdenera arte aurre egin zieten kanpokoek (57-49), baina azken 10 minutuetan bizkaitarrek beraien indarra erakutsi zuten Burgosko uztaia suntsitzeko eta neurketari epaia emateko.