ARGAZKIA: Javi Zurbano

Sammic Hosteleriak salbaziorako garaipen erabakigarria lortzen dute

Asteburu honetan ez zegoen jardunaldia Liga Endesan eta Liga DIA itzuli zen “Ventanas FIBA”-ren ondoren. Sammic Hosteleriaren garaipena Lleidaren aurka izan zen positiboena. Gipuzkoarrek garaipena garrantsitsua lortzen dute salbazioari begira. Asteburua positiboa izan da ere IDKrentzat; Baskoniak laugarren garaipen jarraian eskuratu zuen LEB Platan eta GDKO-k bederatzigarrena lortu zuen.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 67 – 79 SPAR CITYLIFT GIRONA

Joan-etorriko neurketa sutsua. Hasieran, talde kataluniarrak bere barruko sendotasuna erakutsi zuen zuloa irekitzeko; gero, gernikarrek, Dongue eta Caldwell liderra izanda, 9 puntuko aldea lortu zuten hirugarren laurdenaren erdialdera (48-39 eta 50-41). Orduan, Lointek-en bi pibotarren falta-arazoak eta Evans eta Mendy-ren oldarka sartzeak garaipena eman zioten Gironari.

IDK GIPUZKOA 66 – 63 MOVISTAR ESTUDIANTES

Movistar azkena da, baina bolada onean dago. Eta IDK-k sufritzen zuen, baina bere alde laburra kudeatu jakin zuen atsekabea saihesteko. 65-63rekin markagailuan 3 minuturen faltan, bi taldetako inork ez zuen saskiratu, bakarrik Weaver-rek jaurtiketa libre marratik.

LACTURALE ART ARASKI 75 – 81 STAR CENTER UNI FERROL

 

SÁENZ HORECA ARABERRI 90– 97 OURENSE

Saenz Horecak hiru laurdenak irabazi zizkion Ourenseri, baina hirugarren laurdenaren 23-35 erabakigarria zen galiziarrak bolada ona jarraitzeko.

SAMMIC HOSTELERÍA 80– 75 ACTEL FORÇA LLEIDA

Sammic-ek garaipen garrantsitsua lortu zuen taxua etxea aseguratzeari begira hartzeko. Lorenzo Encinas-en mutilak oso fidagarriak azaldu ziren, hasierako aldea ondo kudeatuz eta kataluniarren azken bultzada jasanez.

ARCOS ALBACETE 60 – 76 BASKONIA

Baskoniak laugarren garaipen jarraian lortu zuen, aldea ireki zuen azkenari eta azkenaurrekoari buruz eta orain berdinduta dago Cambados eta Agustinos-ekin. Gluditis-en ekarpena, bereziki azken laurdenean, klabea izan zen.

GDKO IBAIZABAL 104 – 53 UNIVERSIDAD DE OVIEDO

GDKO-k azkenaren aurka jokatzen zuen eta bi taldeen arteko desberdintasunak nabari geratu ziren hasieratik. Josema Alcantaren neskek asmatze-maila handia erakutsi zuten eta lehen laurdena 32-17 bukatu zen. Gero, bizkaitarrek ez zieten aukerarik eman asturiarrei..

AÑARES RIOJA 60 – 81 DURÁN MAQUINARIA ENSINO

Ensino, multzoaren talde indartsuen batek, Azpeitia bisitatzen zuen eta hasieratik bere eraso-boterea erakutsi zuten (11-24) eta Añares Riojak ezin izan zion erantzun..