ARGAZKIA: PAS Piélagos

EBA: Easok Pielagos-i irabazten dio hirugarren postua hartzeko

AA multzoko talde batzuetako oinarriek oso azkar dar-dar egin zuten. HA Zornotza Gallofaren aurka galtzeko zorian egon zen eta Santurtzik galdu zuen Valladolid-en. Easo da onaduradun handia: donostiarrek Pas Pielagos aurkari zuzenari irabazi zioten eta bakarkako hirugarren postua hartzen dute. Gainera, Ordiziak eta Mondragon Unibertsitateak garaipen garrantsitsuak lortu zituzten salbazio-ri begira

Gauza asko jokoan daude asteburu honetan eta Easo Loquillo da onaduradun handia. Donostiarrek Pas Pielagos aurkari zuzenari irabazi zioten eta hirugarren postua hartzen dute. Easo trumilka atera zen, asmatze handiaz hiruko marratik (31-16). Eta Mikel Sanz-en ekarpenari esker, etxekoen aldea handitu zen atsedenaldian (50-25). Pas Pielagos-ek ezer gutxi egin ahal zuen markagailua itxuraldatzeko Easo erlaxatu zenean azken laurdenean. Oso sendoak errebotean, oso trebeak hiruko marratik, donostiarrak hobeak izan ziren. Amaiera, 94-70.

Garaipen honekin, Easo Loquillok aurrera egin zuen Pielagos eta Santurtziri buruz. Bizkaitarrek galdu zuen Valladolidean. Ibai Mugarzaren mutilak oso ondo hasi ziren, defentsa handiaz. Eta erasoan, Peredaren bi hirukoak eta Vegaren irudirik onenak 11-19 jarri zuten. Bigarren laurdenean, hiruko-truke 28-29 ipintzeko. Torresek protagonismoa bere gain hartu zuen, Chavarri trebea egon zen jaurtiketa libre marratik eta atsedenaldira iritsi zen 32-39rekin. Bigarren zatian, moreek neurketa kontrolatuta izateak zirudien eta 3-10reko partzialarekin 14 puntuko aldea lortzen zuten. Baina Pedro Gonzalez-ek eta Heras-ek hirukoak saskiratzen hasi zuten eta partiduari buelta eman zioten (54-52). Etxekoak bolada onarekin jarraitu zuten eta Santurtzi blokeatuta zeuden. Chavarri-k beste bi hiruko lortu zituen eta bere taldeak aukerak berreskuratu zituen (74-72). Azken bi minutuetan, Domper eta Torres-en hirukoak ez ziren sartu eta garaipena Valladolid-ean geratu zen.

Bere aldetik, HA Zornotzak asko sufritzen zuen, baina 11. garaipen jarraian lortu zuen La Gallofaren aurka. Kantabriarrek partidu bikaina jokatu zuten, baina asmatzerik ezak jaurtiketa libre marratik (7/20) zigortu zituen. Kanpokoek lehen laurden ikaragarria sinatu zuten (13-32) hirukoen jaialdiaren bidez. Mikel Garitaonandiaren mutilek bigarren laurdenean erreakzionatu zuten defentsari eta zaleen bultzadari esker. Atsedenaldian, 39-41, baina Zornotza atzetik joan zen lau minuturen faltan arte. Kabongo (36 puntu) bizkaitarren eta neurketaren lider handia zen.
Salbaziorako borrokan, Ordizia Basoa Banaketak garaipen garrantsitsua eskuratu zuen Valle de Egues-en aurka (72-56). Mondragon Unibertsitateak irabaztea lortu zuen ere CBT Gimnastica azkenaren kantxan (79-82). Gipuzkoarrek hamar puntu erremontatu behar izan zuten eta Jordan Rutherford jokalari berria klabea izan zen 23 puntuekin. Beste aldetik, Ulacia Gruporen bolada txarra jarraitu zen. Gipuzkoarrek CB La Flecharen aurrean galdu zuen. Neurketa nahiko orekadun egon zen, baina bere 20 galtzeak ondorioak izan zituzten.