Akta digitala eta Mahaiko Ofizialak, asteburuko protagonistak

Asteburu honetan, akta digitala izan da protagonista handia gure kantxetan. Euskal Ligetako A1eko neurketa guztiek izan dute akta digital formatuan. Estreinaldia gertatu zen ostiralean Mutilen Kadeteko Unamuno eta Baskonia arteko lehian eta asteburu guztian zehan jarraitu zen. Sistema berria erabili zuten pertsonetako batzuekin hitz egin genuen. Zehazki, Alberto Fernandez, Iñaki Ceballos eta Javier Garciarekin.