LIGAS VASCAS CADETES: A1 eta A2 hasten dira

On-line estatistiketako berritasun handiarekin, asteburu honetan hasten dira Euskal Ligetako A1 eta A2. Desafio desberdinekin arren, batzuk titulura begiratuz, espainako txapelketera ere bai, eta beste batzuk irrakatutako salbazioa bilatuz, talde guztiek lehiaketako tarte honi aurre egingo diote helburu garrantsitsuekin. Orain arte gertatutakoa errepasatzen dugu eta hurrengo jardunaldietan gerta daitekeena analizatzen dugu. Junior mailaren analisiaren ondoren, kadete mailarekin jarraitzen dugu 

NESKEN KADETE

Aparteko interesa maila honetarako hiru taldeak Espainiako Txapelketera joan ahal izango direnez gero. Ointxe-Araski (13-1) eta Loiola Indautxu (12-2) gozakaitz azaldu dira lehen fasean eta, seguruenik, titulua lortzeko faboritoak izango dira. Bi taldeek lehen faseko lehen postua jokatu zuten azken jardunaldia eta gipuzkoarrek lortu zuten garaipena. Gernika (10-4) hirugarrena izan zen. Bizkaitarrak, bere gorabeherak arren, sendo mantentzen ziren lehen taldetatik gertu. Easo Bankoa (6-8) eta Movilteck (6-8) asko sufritu behar izan zuten mozketa gainditzeko, baina azkenik bi taldeek txapelketarengatik borrokatuko dute. Ikasbasket Hondarribia sartzen da lurralde lehiaketetatik. Cearen nesken lehiaketa-maila handia erakutsi zuten eta hurbiletik jarraitu behar izango den taldea izango da. Kirol-botere ondo baino hobeto dute A1ean borrokatzeko.

Berdintasuna basatia izango da A2an. Mozketa gainditu ez duten taldeek berdinduta amaitu dute (3-11): La Salle Bilbao, Araski-Ointxe eta Kirolak Araba faborito bezala abiatuko dira lehen bi postutarengatik borrokatzeko. Bere errendimendua ez da ona izan lehiaketako lehen fasean, baina erritmoa abantaila handia izango da haientzat. Lurralde lehiketetatik sartzen diren taldeak Askartza Claret, Cafes Aitona Askatuak eta Apartahotel Diván Araski dira. Faboritoei asko traba egin ahal diezaieketentaldeak dira. Lehen bi jardunaldietan emaitzak positiboak lortzea erabakigarria izango da haientzat.

MUTILEN KADETE

Fundación 5+11-k (13-1) eta Easo Adarra-k (12-2) sailkapena menderatu dute biribiltasunez. Arabarrek eta gipuzkoarrek oso kirol-mordoa garrantsitsua dute eta faboritoak dira estatu-txapelketarako bi txartelak lortzeko . Bilbao Unamuno (10-4) eta Loiola Indautxu (9-5) oso hurbil egon dira, bere kirol-boterea oso handia da ere, baina zoria ez da haekin elkartu une klabeetan. Zast Zarautz-ek azkenaurreko jardunaldian txartela lortu zuen eta, arrakasta handi honen ondoren, ezuste bat baino gehiago ematea bilatuko du. Zornotza ST-ak Final Four gogorra eta estutua irabazi zuen etxean eta bere lehiakedeen edozein kezkatzeko talentua dutela erakutsi zuten.  

Grupo Zaher (4-10) bosgarren postuarengatik borrokatu zuen azken jardunaldira arte, baina bere irregulartasunak zigortu zituen eta orain faborito bezala ateratzen dira A2an. Fundación 5+11 Izagabe (3-11) eta Limpiezas Al Garbi (0-14) lehen faseko “Errauskinak” izan dira. Jokalari txarrik ez izan arren, ezin izan dira moldatu eta higadura oso handia izan da haientzat. Inork ez daki bere errendimendua lehiaketako tarte honetan. Marianistas Adorea, Paules Galtzalgorri eta Mondragon Unibertsitatea Final Four gogorrenetik elkartzen dute eta ez dute baztertu behar salbaziogatik borrokarako.