Kirolaren Lanbideetako Legearen Proiektuari buruzko informazio-saioak

Joan zen azaroaren 7an, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak “Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Lege proiektua” onartu zuen. Hurrengo urratsa da Eusko Legebiltzarrean talde politikoek eztabaidatzea eta onartzea, aurrera egiten baldin badu.

Araudi horren helburua da kirol-arloko lanbide jakin batzuetan (Gorputz Hezkuntzako irakasleak, kirol-monitoreak, entrenatzaileak eta kirol-zuzendariak) jarduteko oinarrizko alderdiak antolatzea, lanbide horietan sartzeko zer kualifikazio behar den zehaztea eta lanbide bakoitzari bere jardun-eremu orokorra esleitzea. Euskal Autonomia Erkidegoan 20.000 bat pertsonak dihardute aipatutako lau lanbide horietakoren batean.

Kirolaren eremu guztietan piztu den interesa ikusirik, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiekin elkarlanean, informazio-saio batzuk antolatu ditu, lege-proiektuaren ezaugarri nagusiak azaltzeko eta kirol-arloko agenteek gaiaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

Informazio gehiago eta Izan-emateak