Baskoniak kunplitzen du eta Erregeren Kopa jokatuko du

Saskibaloiko maitatzaileek Liga Endesako lehen itzuliko azken jardunaldiri begira zeuden. Jokoan zeuden Erregeren Koparako azken txartelak. Baskonia borrokan zegoen eta etxeko lanak egin zituen Betis-en aurka. Bere filialak irabazi zuen ere. Asteburuko beste bi garaipenak LF2ko taldeentzak izan ziren.

BASKONIA 94 – 70 REAL BETIS

Irabazi behar zuen Erregeren Kopan egoteko eta Baskoniak kunplitu zuen. Pedro Martinez-en gizonek neurketa dekantatu zuten lehen laurdenean eta epaia eman zuten atsedenaldian (46-23). Shengeila izan zen Liga Endesako jardunaldiko jokalaririk onena, 22 puntu eta 8 errebotekin..

DELTECO GBC 84 – 98 REAL MADRID

Real Madril indartsua Illumbera iritsi zen, baina Porfi Fisac-enak konplexurik gabe atera ziren: hasierako 7-0ekoa eta neurketa orekatua atsedenaldiaren arte (39-47). Norel-ek bere lagunei tira egiten zien, Chery eta Clark-ek saskiratzen zuten kanpokotik, baina madrildarrek argumentu asko zituzten. 33 minutuan, donostiarrek aldea murriztu zuten 8 puntura arte, baina Laso-ren mutilek erraz erabaki zuten.

RETABETBILBAO BASKET  74 – 84 MONBUSOBRADOIRO

Galdutako aureka Retabet-entzat. Galiziarrak Bilbao Arenarea iritsi ziren elkarren segidako 7 porrotarekin eta bilbotarrek bizia ematen diete. Lehen laurdenak bilbotarren garaipena gutiziatzen zuen (21-10). Monbus-en botere fisikoren aurka, Bilbao Basket-ek Gladness-en falta sentitu zuen. Dena arren, bilbotarrak aurreik mantentzen ziren eta 41-34a sinatu zuten atsedenaldiaren ostean. Orduan, Pustovyi-k bere legea markatu zuen uztai azpitik, Retabet hondoratu zen erasoan eta kanpokoek laugarren laurdena hasi zen 1-8ko partzialarekin partidua bukatu zuten..

SÁENZ HORECA 80 – 99 LEYMA CORUÑA

Hirukoetan asmatzerik ez izan arren, neurketa orekatua egon zen atsedenaldira arte (39-42). Galiziarrek ez zieten arabarrei korrika egitea utzi eta neurketa apurtzea mehatxatu zuten bigarren zatian 10 puntuko aldea lortu zuenean. Baian etxekoen erantzuna erabatekoa zen: 9-0eko partziala eta erremontada (68-64). Horraino iritsi ziren euskaldunen indarrak. Gero, Leymak Araberri.re gainetik pasatu zuen eta zigorra gehiegizkoa ezarri zuen.

SAMMIC HOSTELERÍA 70 – 77 UNIÓN FINANCIERA

Sammic-en seigarren porrot jarraian eta azken postua gipuzkoarrentzat. Oviedo-ren bisita zaila zen, baina gainera azpeitarrak hotz atera ziren eta bere aurkariak 10 puntuko aldea lortu zuen. Atsedenaldia, handiago zen (14 puntu). Sammic-ek erreakzionatu zuen, baina egindako ahalegina nabaritu zitzaion.

BASKONIA 96 -70 L’HOSPITALET

Baskoniaren garrantziko garapeina LEB Plata-ko talde sendoaren aurka. Handiagoak errebotean eta barruko jokoan eta Bordignon eta Williams erabakiz (23 eta 26 puntu hurrenez hurren), Baskoniak neurketa apurtu zuen bigarren eta hirugarren laurdenean: 59-26.

GDKO IBAIZABAL 76– 70 BARÇA CBS

Larunbatean, GDKO-k lortu zuen baloi hirukoitzako garaipena: garaipena, aurkari zuzenaren aurrean lortzea eta Urretaz gainezka zegoen liluratzea. Bakarrik falta zen average irabaztea. Gainerakoa, bikaina. Hasiera ez zen erraza izan kanpokoak oso zuzenak atera zirelako eta bizkaitarrek ez zutelako uztaia aurkitu. Une zailak egon ziren, Ibaizabal 16 puntuko desberdina izanez bigarren laurdenean. Baina etxekoek indarberritu zuten, erremontada hasi zuten atsedenaldiaren aurretik eta berriz hastean bukatu zuten, Patricia Valiente eta Gracia Alonso de Armiño barruko jokalariak liderra izanda. Partziala bikaina izan zen: 23-8ekoa eta 55-48 azken tartea aurre egiteko. Josema Alcantaren taldeak jaso zuen gorri-urdinaren bultzada defentsa-lan handiari esker eta garaipena sakelaratu zuen..

AÑARES RIOJA 86 – 77 ASCENSORES TRESA

Neurketa handia Azkoitian jolastuta. Añares Rioja ISB irabazi zion talde kaskarragoari, teorian. Baina gipuzkoarrek ahalegindu behar izan zuten. Eta ondo egin zuten Xabi Chico-ren neskek erasoan bikainak egon zirelako eta honela txikiagotu zuten arazoak bere aurkarietako norbaiten fisiko zoragarria geldiarazteko. Ia beti aurretik, etxeko taldeak ezin izan zuen neurketa lehenago itxi eta ezin izan zuen atseden hartu amaierara arte.