ARGAZKIA: Agencialof/Feb

ERREGINAREN KOPA: IDK Gipuzkoa-k Uni Ferrol menderatzen du (61-79) eta finalerdietan sartzen da

Ate nagusitik finalerdietara. IDK Gipuzkoako bigarren parte-hartzea Erreginaren Kopan eta Azu Muguruzarenek itxura handia erakusi dute. Trinkoak, serioak, oso ideia argiekin, barruan erabakiz, eraginkorrak kanpokoan, ondo estuak defentsan. Donostiarrek hasieratik amaiera menderatzen zuten Star Uni Ferrol. Finaledietarako txartela oso merezitakoa zen. Orain, Perfumerias Avenida izango da aurkaria. Larunbatean, 12:00etan, jolastuko da neurketa,


Oso orekatua, ezer asmatu gabe, bere ohiko armak erabiliz….Horrela atera azen IDK kopara, Weaver eta Sarr-ekin erabakiz (8-14). Donostiako defentsak galiziar artillería estali zuen hiruko marratik (6/1 hirukoetan), bakar-bakarrik Delgadoren hirukoak azken segunduan neurketa berdindu zuen lehen laurdenaren amaieran (16-16). Brkic-ek agintzen zuen eta Weaver-ek ipintzen zuen 16-24a bigarren laurdenaren lehendabiziko konpasetan. Azu Muguruzarenek korrika egiten zuten, baloia barruan jartzen zuten eta aldea gehitzen zuten 19-28ra. Ferrol-en MVPak, Sanchez eta Araujo, geldiarazita egon ziren bigarren laurdenaren eldialdera era. Orduan, ala-pibota agertzen zen hirukoarek, berreskuratzearekin eta transizio onarekin gipuzkoar entrenatzaileak hutsartea eskatzea behartzeko (24-28). Ferrol-ek zonakako defentsa erabiltzen zuen bere aurkarien barruko fidagarritasuna saihesteko. Donostiar jokoa moteldu zuen, baina euskaldunak zuzen egon ziren urrundik eta atsedenaldira joan ziren abantailarekin (32-39).

Ferroleko taldeak donostiar barruko nagusitasuna estutu nahi izan zuten bigarren zatian 2x1 botatuz zutoin baxuan, baina IDK Gipuzkoako pibotarrek oso ondo irakurri zuten baloia alderantzikatu eta kanpoko jokalariak zuzenak egon ziren liberatutako jaurtiketa horiek aprobetzatzeko. Ondorioa zen 37-48 24.minutua. Handik gutxira, abantaila handiena (39-51). IDK-ko espaziotako irakurketa bikaina izan zen, Ferrol-ek banakotasunak talde-jokoaren aurrekin jarri zituen, 2-3 zonakako defentsak ez zuen misteriorik izan IDKrentzat eta Lara Gonzalez-en hirukoak aldea gehitu zuen (47-61).

Azken laurdenean, kontrola absolutua zen Azu Muguruzaren emakumeentzat. Errebotea donostiarra zen, neurketaren erritmoa ere bai eta aldea berriro ere hazi zen (50-66). Ferrol-ek ezin izan zuen bere identitatea frogatu IDK-ek ez zuelako utzi eta azken minutuak izapide hutsa izan ziren.

ESTATISTIKA