ARGAZKIA: Easo SBT

EBA: HA Zornotza-k eta Easo Loquillo-k garaipenarekin estreinatzen dute 2018a, besterik ez

Liga EBA-ko AA multzoaren lehen jardunaldia eguberriko atsedenaren ondoren eta, orokorrean, atsedena gure taldeei oso ondo ez etortzeak dirudi2018ko estrenaldiak bakar-bakarrik ekarri zituen HA Zornotza eta Easo Loquilloren garaipenak

Urte berria hasteko, interesgarri hitzematen zen derbi. HA Zornotzak aldaketa asko izan zituen oporretan: Ander Garcia eta Myck Kabongoren helduera eta jokalarien irteera. Eta moldatzeko denborarik gabe, Ordizia Basoa Banaketak-en aurrean neurketa. Gipuzkoarrek hasierako abisua eman zuten (24-19) Asier de la Iglesia MVP moduan (23 puntu eta 23 errebote). Zornotzatarrek erreakzionatu zuten, defentsan hobetu zuten, etxekoen perimetroa agortu zuten eta garaipena erabaki zuten nuerketako bi erdiko laurdenetan (22-49).

Garaipen honekin, Mikel Garitaonandiaren mutilek lehen postuan jarraitzen dute, Igualatorio Cantabria Estelarekin berdinduta. Kantabriarrek Mondragon Unibertsitateari irabazi zioten, baina Ointxe gauza zailak jarri zizkion (76-84). Hori bai, Rafa Pueyorenek lehen aldeak lortu zuten (16-28), baina etxekoek, hirukoen bidez, indarrak orekatu zituzten eta arren aurretik jarri hirugarren laurdenaren erdialdera (49-48). Baina larunbata zen Tomas Hampl-en eguna: Estelaren pibotak 15/15 sinatu zuen bi puntuko jaurtiketan eta ‘triple-doble’ lortu zuen: 38 puntu, 16 errebote eta 14 jasotako pertsonalak. Gainera, 60 balorazioa lortu zuen eta funtsezkoa zen kantabriar garaipenean.

Easo Loquillo da hirugarrena sailkapenean eta HA Zornotza eta Estelaren jarraitzailea. Donostiarrek konplitu zuten CB LA Flecha-ri irabaziz (72-88). Gipuzkoarrek neurketa ondo bideratu zuten hasieratik eta atsedenaldira iritsi ziren 19 puntuko abantailarekin. Bigarren zatian, Easok ezin hobeki kudeatu zuen aldea. Donostiako taldean 6 jokalariek 10 puntu baino gehiago saskiratu zuten.

Easo Loquillo hirugarrena da Santurtzik galdu zuelako Santander-rean zuzeneko aurkariaren kontra (67-64). Bizkaitarrek hasi zuten partidua 0-10 partzilarekin Mikel Sainz de la Maza liderra izanda. Orduan, iritsi zen saski-truke fase bat eta Torres izan zen funtsezkoa lortutako aldea mantentzeko (16-27). Baina Gallofa-k, hirukoen bidez, norgehiagoka berdindu zuten (29-29). Atsedenaldian, 33-38. Berri txarrak bigarren zatiko hasieran etxekoen 9-0eko partzialarekin eta bizkaitarrek ezin zuten David Champagnie eta David García Peña geldiarazi (57-51, 30.minutuan). Bi hirukoek orekatu zuten neurketa eta azken bi minutuetan iritsi zen Santurtzi-ren abantaila arinarekin (61-63). Orduan, Garcia eta Izquierdo-ren bi etxeko hirukoek moreen porrota eragin zuten.

Ulacia Grupo ZKE-k euskal taldeen asteburuko laugarren porrota sortu zuen. Gipuzkoarrek galdu zuten Universidad de Burgos-en aurka (76-85). Bigarren zatian, etxekoek asko sufritzen zuten uztaitik gertu.