#KDTINF2018: Haur selekzioek berriro ere irabazten dute

Espainiako Txapelketako bigarren jardunaldian, haur selekzioek bigarren garaipena lortu zuten Cantabria eta Castilla La Mancha-ren aurrean, hurrenez hurren. Mutilen kadete taldeak estreinatu zen Canarias-en aurka. Eta nesken kadete selekzioak Cataluniaren aurrean galdu zuen, baina finalaurrekoak bilatuko ditu Comunidad Valenciana-ren aurka.


NESKEN KADETE

CATALUNYA 70 – EUSKADI 44

Ondo hasten zuten neurketa Joseba Lizarralderen neskek, bere aurkarien saskiratzaile erritmoa pairatuz. Baina 6nako berdinketaren ondoren, kataluniarrek bere lehen kolpe handia ematen zuten: 15-0eko partziala, Euskadiri saskiratu gabe utziz sei minutu baino gehiagotan zehar. Badiolaren hirukoak bolada apurtzen zuen lehen laurdenaren azken jokaldian (21-9). Euskaldunek bere minuturik onenak bizi izaten zuten bigarren laurdenean: bere defentsak Kataluniako erasoa gelditzen zuen eta aldeak murrizten zituzten (27-20). Baina lehen zatiko azken minutua heldu zen eta Kataluniako 5-0eko partzialak gure jokalarien lan handia suntsitu egin zuen (32-21).

Bigarren zatian, kataluniarrak trumilka atera ziren eta Euskadik jada ezin izan zion erritmoa pairatu. Gure aurkariak oso erraz ikusten zuen uztaia eta partidua epaia ematen zuten hirugarren laurdenaren erdialdera (45-26). Hortik aurrera, Katalunia-ren aldea hazten jarraitu zuen gure jokalariek amore ez eman arren.


ESTATISTIKA


MUTILEN KADETE

BALEARES 71 - EUSKADI 93

Asteazkeneko porrota jada ahaztuta, David Ruiz de
Lazcano-ren mutilek hasieratik menderatzen hasi zuten, 0-5eko partzialari
esker. Euskadi-k erraztasun handiarekin saskiratzen zuen (10 puntu hiru
minutuetan) eta bere aurkariak erritmoa jarraitzea saiatzen zuen. Baina gure
mutilak oso egokiak zeuden eta lehen alde garrantsitsuak lortzen zuten (14-22).
Eta neurketa apurtzen zuen 0-10reko partzialarekin lehen eta bigarren laurdenaren
bitartean.

Baleares-ek berrengaiatu nahi zuen eta saiatu zen 8-2ko
partzialarekin (28-36), baina Euskadi 10 puntuko hesiren gainetik berriro ere
zihoan, atsedenadira iristeko +14 erosoarekin (32-46).

Bigarren zatiko hasieran, Baleares-ek bere ahaleginak
jarraitu zituen aldeak murrizteko, baina Euskadi eroso menderatzen jarraitzen
zuen. Eta David Ruiz de Lazcano-renek erabateko kolpea eman zioten neurketari
0-9ko partzialarekin (41-63) eta partiduaren amaiera lasai bizi izan zuten,
beti 20 puntuko hesiren gainetik.

ESTATISTIKA


NESKEN HAUR

EUSKADI 55 – CANTABRIA 33

Nesken haur selekzioak txapelketako bigarren garaipena lortu
zuen. Eta erdietsi zuen neurketaren hasiera orekatutaren ondoren (13-12 lehen
laurdenean). Baina Aritz Duro-ren neskek zuloa ireki zuten 11-0eko partzialari
esker (26-13). Une horretatik aurrera, lasaitasuna asko markagailuan gure
jokalarientzat.

Hirugarren laurdenean, Euskadi-k lortu zuen 20 puntuko
hesira (41-18) eta defentsan estutzen jarraitu zuen partidu bikaina burutzeko.

ESTATISTIKA


MUTILEN HAUR

EUSKADI 71 – CASTILLA LA MANCHA 57

Gorka de Juan-en mutilek 
neurketa abiatu zuten errastasun askorekin saskiratuz eta partiduko lehen
alde garrantsitua lortuz (22-12 lehen laurdenaren amaieran). Baina Castilla La
Mancha-k erreakzionatu zuen eta partidua berdindu zuen 0-9ko partzialarekin.
Hortik aurrera, berdintasun handia eta puntu asko (39-35 atsedenaldian).

Dinamika bera mantentzen zen atsedenaldiaren ostean.
Euskadi-k ihes egin nahi zuen, baina bere aurkariak erantzuten zuen (50-43).
Hirugarren laurdenaren azken minutuan, haurrek 5-0eko partziala lortu zuen
azken ekitaldira sartzeko +10rekin. Eta defentsaren bidez, Gorka de Juan-arenek
aldea ezin hobeki kudeatu zuten bigarren garaipena lortzeko.

ESTATISTIKA