#KDTINF2018: Nesken kadete selekzioa estreinatzen da garaipen bikoitzarekin

Autonomia-Selekzioen Espainiako Txapelketako lehen
jardunaldia onuragarria izan zen euskal selekzioentzat. Nesken Kadeteak bi
garaipena lortu zituen eta bihar neurketa garrantsitsua jokatuko du
Cataluniaren aurka. Bi Haur Taldeek akta itxi zuten Ceutaren aurrean. Eta
eguneko porrot bakarra Mutilen Kadeteak jasan zuen Kanarias-en aurrean.


NESKEN KADETE

ARAGON 33 – EUSKADI 47

Joseba Lizarralde-ren neskek txapelketa hasi zuten eszenaratze bikainarekin: defentsa bizia, bere aurkariak bakarrik 3 puntu saskiratuz lehen sei minutuetan, eta erasoan, Irune Muruak agintea hartzen zuen (11 puntu eta 18 balorazioa atsedenaldian). Naia Badiolaren bi jaurtiketa libreak 9 puntuko aldea ematen zioten Euskadi-ri, jada bigarren laurdenean (6-15). Aragon-ek gehitzea lortzen zuen soilik jaurtiketa libre marratik eta gure jokalariak, Muruaren 5 puntu jarraian, +11raino zihoazen. Atsedenaldian, 16-25.

Bi taldeen defentsak izan ziren protagonistas hirugarren laurdenean. Cenis aragoiarrak sartzen zuen neurketako bi puntu bakarrak bost minutuetan. Naia Badiolak, hirukoarekin, Euskadiko bolada txarra apurtzen zuen eta Leyre Vindel-ek jaurtiketa libretik gehitzen zuen +12 jartzeko (18-30). Aragon-ek erantzun zuen 4-0eko partzialarekin, baina Joseba Lizarralderenek berriro ere ihes egiten zuten Uxue Etxarte eta Carlota Gonzalez-en hirukoei esker (23-36). Euskadi azken laurdenera sartu zen 10 puntuko aldearekin eta oso ondo kudeatu zuen, defentsarekin eta Idiri eta Vindel-en jaurtiketa libreekin (29-41). Eta Carlotaren beste hirukoak neurketa epaitzen zuen bi minuturen faltan (31-44).

ESTATÍSTIKA


EUSKADI 70 - ISLAS BALEARES 49

Hasierako nerbioen lastarik gabe, bi taldeek erakusten zuten joko erasoa, bereziki: 11-7 lehen hiru minutuetan. Crespi zen Balearretako estiletea, baina Euskadik erantzuten zuen joko koru-jokoarekin 7-0eko partziala lortzeko (18-11). Hurrengo minutuetan zehar, neurketa mugitu zen 5-6 puntuko tartean Euskadi-ren alde, baina jada hainbeste asmatze ez ziren ikusten. Eta testuinguru honetan, Baleares hobeto moldatzen zen (24-23). Joseba Lizarralde-k neurketa gelditu zuen eta arrakasta izan zuen: 9-0ko partziala, Zubiaga eta Gonzalez-en hirukoekin. Crespik bere lagunei tiratu egin zien, baina beste 5-0ekoak 11 puntuko aldea ematen zion Euskadiri (38-27).

Neurketaren bilakaera guztiz aldatu zen atsedenaldiaren ostean. Baleares-ek 0-10reko partziala lortzen zuen partidua maximoan estutzeko (40-39) eta Joseba Lizarralde-k berriro ere neurketa gelditzen zuen. Euskadik ez zuen agintea galtzen, baina bere aurkariak atsedenik ez zion eman. Une honetan, gure jokalariek behin betiko kolpea eman zioten partiduari: 16-3ko partziala eta 16 puntuko aldea bost minuturen faltan (63-47). Bigarren garaipena poltsikoan zegoen eta bihar Joseba Lizarralderen neskek neurketa garrantsitsua jokatuko dute Kataluniaren aurka.

ESTATISTIKAK



NESKEN HAUR

CEUTA 15 – EUSKADI 66


Aritz Duro-ren neskek ez zuten ez azarozik ez izurik nahi eta bere neurketa hasi zuten 12-0eko partzial distiratsuarekin. Euskadiko nagusitasuna oso nabaria zen eta Ceutak gehitu arren, gure jokalariek 20 puntuko aldea lortu zuen jada lehen laurdenean (7-28). Euskadik ez zuen bere intentsitatea gutxiagotu eta bere aldea handiagotzen jarraitu zuen (9-36, 14.minutuan) 0-14ko partzialari esker.

Ceuta-k bere unerik onenak izan zituen atsedenaldia baino lehen, 6-0eko partzialarekin. Baina Aritz Duroren neskeen erantzuna erabatekoa eta behin betikoa: 0-24ko partziala eta akta itxita (15-66).

ESTATISTIKA


MUTILEN HAUR

CEUTA 27 – EUSKADI 78


Berdintasuneko hasierako minutuak, Ceutak partiduko agintea hartuz (5-4). Baina Euskadik agudo bizkortu zuen eta bere nagusitasuna egiaztatu zuen: 0-16ko partziala hiru minutuetan. Gorka de Juan-en mutilak suharrak zeuden eta partidua epaituta uzten zuten lehen laurden amaieran (6-28). Alde handia arren, Euskadik intentsitate eta kontzentrazio handiarekin jokatzan jarraitu zuen eta, beraz, abantaila handiagotu zen: 12-42 lau minuturen faltan.

Aldageletako bidean, Euskadik 16-50 irabazten zion Ceutari.

Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen. Ceuta-k bere minuturik onenak jokatu zituen eta aprobetxatu zuen menderatzeko (27-59). Baina Euskadi-k berriro ere erritmoa aldatu zuen eta neurketa itxi zuen 0-19ko partzialarekin.

ESTATISTIKA


MUTILEN KADETE

EUSKADI 59 -  CANARIAS 69

Gonzalo Basterrecheak saskiratzen zuen Euskadiko lehen lau puntuak, baina kanariar erantzuna arin iristen zen (4-9), David Ruiz de Lazcano-ren hutsartea eraginez. Baina geldialdiak ez zuen desiratutako efektua izan eta Canarias-ek oso erraz saskiratzen jarraitu zuen 10 puntuko hesira heltzeko (10-23). Eta 1-10reko partzialarekin 22 puntuko aldea lortzen zuen (11-33). Egoera oso kezkagarria zen eta Euskadi-k defentsa-intentsitatea igo zuen bere aurkarien errenta murrizteko (23-37). Kadete selekzioa nabarmenki hobetzen zen eta lehen zatia ixten zuen euskal erreakzio handia burutu zuen 9-0eko partzialarekin (34-39).


Eraso-erraztasunak desagertzen ziren atsedenaldiaren ostean eta puntu bakoitza altxor bat zen. Euskadi-k 43nako berdinketa lortzen zuen, baina Kanarias azkar erantzun zuen 0-6ko partzialarekin. Hortik aurrera, uhartetarrak ezin hobeki moldatu ziren 4-5 puntuko tarte honetan. David Ruiz de Lazcano-ren ahalegin bakoitzak canariar erantzuna zuen. Euskadi bi puntura jartzen heldu zen, baina jarraian Perez-ek 2+1a lortzen zuen. Eta 59-62ekin markagailuan, Bercedo eta Carretero-ren hirukoek neurketa zapuztu zuten.

ESTATISTIKAK