ARGAZKIA: Click! Photo Estudio Leioa

EMAKUMEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: 1. Mailako lehen 4 postuak, oraindik jaberik gabe eta Leioa-k presioia sartzen dio 2. Mailako liderrari

Bi jardunaldi geratzen dira Emakumezkoen Lehen Maila berriako lehen itzulia bukatzeko. Denboraldia bitan banatzen da eta, lehen fasean, igoerako edo iraunkortasunerako borrokan parte hartuko duten taldeak erabakitzen dira. Eta oraindik dena ez dago erabakita, hainbat taldeekin laugarren posturako borrokatuz. Hori bai, sei lehenek ez dute huts egiten. Bigarren mailan, Leioa da euskaldunen talderik onena: bizkaitarrak hirugarren postuan daude.

LEHEN MAILA

A Multzoan, Lagunak, Tabirako eta La Salle-Zurekin Bus A1ean daude eta hirurek argi eta garbi irabazi zioten etxean Arri BKL-i (62-31), Araski-ri (71-55) eta Gernika KESB-ri (73-51), hurrenez hurren.
Eta laugarren posturako borrokan, Express Hondarribia Ikasbasket-ek pauso handi bat eman du Campus Promete gainditu ondoren (57-55). Joan-etorriak betetako neurketan, Hondarribia-k garaipena zuen bere eskuan 2 minuturen faltan (55-47). Baina errioxarrek 0-8ko partziala lortu zuten, bi hirukoekin, eta partidua berdintzen zuten. Une nagusian, Zaratain-ek erantzukizuna hartu zuen eta garaipena eman zion talde gipuzkoarrari. Honela, mugakoak 6 garaipenekin jartzen dira, Araski baino bat gehiago eta Gernika eta Promete baino bi gehiago, eta bere esku dago A1 jolasteak.


B multzoan, hiru lehenek, jada A1erako txartelarekin, irabazi zuten etxetik kanpo. Unamuno-k (46-64), Getxo-k (40-65) eta Villoslada-k (52-62) ezer gutxi egin ahal izan zuten hiru lehenen aurrean. Lehiatuagoa egon zen Easo Roxtec-en eta Universidad de Deusto Loiola-ren arteko neurketa, bi aurkari zuzenak laugarren posturako borrokan. Lehen zatian, Bilboko taldea-k menderatu zuen bere eraso fidagarriari eta defentsa handiari esker (17-29). Baiana etxekoen erreakzioa basatia izan zen: 34-9ko partziala 13 minutuetan. Oraindik Herrera-k eta Elorriaga-k 57-55a bortxatu zuten minutu baten faltan. Baina donostiarrek 4 jaurtiketa libre saskiratu zituzten 61-55 irabazteko.

BIGARREN MAILA

Lehen itzuliko amaiera hurbiltzen da, baina jada daukagu neguko txapelduna: San Ignacio Bilopack. Nafarroako taldeak Domiberia azkenari irabazi zion 81-23. Euskaldunen artea, Leioa SBT da nabariena. Bizkaitarrak hirugarren postuan daude San Prudencio gainditu ondoren (52-32). Estitxu Las Bellotas zain dago, batez ere San Ignacio-ri irabazi (74-68) eta Mungiarengana iritsi ostean. Bizkaitarrek galdu zuen Kaleangoraren aurrean (41-56). Eta Araba La Bolsa Generosa-k aukerarik ez zuen galdu ere: arabarrek Informatica Sopela Ugeraga Saski gainditu zuen eta egoera larrian uzten dituzten. Arriskuetan daude ere Askartza, batez ere Paz de Ziganda-ren aurka galdu ondoren (48-37), eta San Prudencio, elkarren segidako sei porrotarekin.