ARGAZKIA: Pablo Lanza/Easo SBT

EBA: Orokorrean, 2017ko itxiera ona euskal taldeentzat

Liga EBA-ko AA multzoak 2017a bukatzen du 14. Jardunaldiarekin, lehen itzuliko azken aurrekoa. HA Zornotza eta Santurtzi oporretara doaz egindako etxeko lanekin: bizkaitarrak lehen eta hirugarren postuan daude, hurrenez hurren. Goiko postuetan, Easo-k atzera egiten du Gallofa-ren aurka galdu ondoren. Bere aldetik, Ulacia-k laugarren porrota jarrain jaso zuen eta zona arriskutsuan sartzen da. Aitzitik, Mondragon Unibertsitatea handik irtetea dirudi. Eta Ordizia-Basoa Banaketak urteari esan dio agur leku lasaian.

2017ko azken jardunaldiak ezusteak ekarri zituen EBA-ko euskal taldeentzat. Eta bat egia bilakatu zen. Easo-ren kasuan izan zen Gallofa talde zailaren aurrean (61-64). Neurketa hasi zen erritmo handiarekin eta donostiar asmatzearekin, baina kantabriar taldea berehala konektatu zen eta etxekoen aldea murriztu zuen 15-13ra arte. Jaime Garcia kanpokoa arazo bat zen hiruko marratik, inork ez zuen markatu neurketaren erritmoa, baina ez zuen uzten ere. Beraz, partidua berdinduta iritsi zen atsedenaldira (33-33).


Bigarren zatian, nuerketaren bilakaera aldatzeak zirudien Easo-ren 10-0eko partzialarekin. Baina García-k bere taldea berriro erreskatatu zuen haustura saihesteko. Jada aldeak ez zen egon berriro ere eta neurketa emozioz beteriko amaiera ahokatuta zegoen. Azken minutura iritsi zen 61-59rekin, baina ez zen nahikoa izan talde gipuzkoarrentzat. David García-k hirukoa saskiratu zuen; hurrengo jabetzan, etxekoek ezin izan zuten jaurtiketa egin eta garaipena Kantabriara joan zen.


Porrot honekin, Easo Loquillo-k esaten dio agur urteari laugarren postuan, Santurtzi atzetik. Bizkaitarrek Ulacia-ri irabazi zioten euskal derbian (67-46). Emaitza engainagarria Zarautzekoek kinka larrian jarri zituztelako moreak lehen zatian zehar. Etxekoak ez ziren ondo sartu, hustegite asko eginez defentsan. Baina Zarautz-ek ez zuen egoera aprobetxatu, ez zuen bere aurkaria zigortu eta etxekoak aldagelara joan ziren aurretik (31-29).

Hirugarren laurdenean iritsi zen bizkaitar taldearen erreakzioa, defentsari esker. Santurtzi-k bere indarra erakutsi zuen atal honetan eta 10 puntuko aldea eraiki zuen. Jada azken laurdenean, etxekoek epaia eman zuten 16-2ko partzialarekin. Gipuzkoar taldea gasolinarik gabe geratu zen eta zigor zorrotza eraman zuen. Juan Torres-en partidu bikaina: 21 puntu, 15 errebote eta 37 balorazioa.


Bere aldetik, HA Zornotza-k asko lan egin behar izan zuen 2017a ixteko lehen postuan CB La Flecha oso zaila ipini zuelako. Bizkaitarrek bakar-bakarrik hobeak izan ziren hirugarren laurdenean, partiduak bere erritmoa areagotu zuenean eta etxekoek kontra-erosoaz jokatu ahal izan zuten. Hau eta Jorge Martinez kanpoko antolatzailearen lesioa nahikoak izan ziren garaipena Zornotzan geratzeko (77-60).


Mondragon Unibertsitateak
goranzko bidean jarraitzen du Ardoiri irabazi ondoren (73-96). Garaipenak hasieratik eta kanpokotik asmatze bikainean zituen oinarriak (32/15 hirukoetan). Justin Satchell (27 puntu eta 17 errebote), Mikel Basterra eta Mikel Arejolaleiba (19 eta 18 puntu, hurrenez hurren) izan ziren jokalaririk nabarienak.


Eta Ordiziak urtea itxi zuen porrotarekin (92-61). Etxekoak oso sendo hasi ziren, oso azkar lortu zuten 10 puntuko aldea eta gipuzkoarrek jada ezin izan zuten murriztu. Etxekoen barruko nagusitasuna funtsezkoa izan zen. Porrot hau arren, Ordizia Basoa Banaketak bederatzigarren postuan dago, 5-9rekin.