Argazkia: Mundo Deportivo

IDK Gipuzkoak Kopa lantantzen du, Lointek hurbiltzen da eta Lacturale ART-ak ia-ia esaten dio agur

Borroka irekia Liga Dia-ko hiru euskal taldeen artean Erreginaren Kopara sartzeko. Lehen itzuliko azken aurreko jardunaldiaren ostean, IDK-ak pauso handia eman zuen, Lacturale-ri sailkapena okertzen saio eta Lointek-ek bere aukerak ugaltzen ditu. Liga Endesa-n, Baskoniak eta Retabet-ek garaipen garrantsitsuak lortu dituzte; LEB Oro-n, bi etxetik kanpoko porrota; eta LF2-an, bi garaipen gure taldeentzat..

MORABANC ANDORRA 94 – 97 BASKONIA 

Asko lan egin behar izan zuen Baskonia-k Andorran irabazteko. Gasteiztarren hasiera ona arren, etxekoek egoerari buelta eman zioten eta atsedenaldian 42nako berdinketa. Baskoniako aireratze-saio bakoitzak erantzuna zuen eta Pedro Martinez-enak azken uneetara iritsi ziren abantailarekin Shengeilaren hirukoari eta Poirier-en txapelari esker. Hala ere, etxekoek luzapena bortxatu ahal izan zuten, baina Jaime Fernandez-en eta Blazic-en hirukoak ez ziren sartu.

VALENCIA BASKET 86 – 64 DELTECO GBC

Ezer gutxi egin ahal zuen Delteco-k Liga Endesako txapelduna kinka larrian jartzeko. Lehen minutuetan arren, gipuzkoarrak ia beti atoian joan ziren eta ez zuten garaipenako aukerarik izan.

RETABET BILBAO BASKET 87 – 77 MOVISTAR ESTUDIANTES 

Irabazi behar zuen eta egin izan zuen. Retabet-ek oso egoera zaila aurrera atera du “Efecto Miribilla”-ri eta buru-indarrari esker. Hiru laurdenetan zehar, bilbotarrak atzetik joan ziren, baina azken laurdenean, Javi Salgado-ren zuzendaritzak eta Dejan Todorovic-en artilleriak erabaki zuten. Liga Endesako lehen garaipena Veljko Mrsic-ekin aulkian.

IDK GIPUZKOA 75 – 58 CAMPUS PROMETE 

IDK-ren pauso handia Erreginaren Kopara sartzeko. Garaipena Campus Prometeren aurrean hasiera bikainaren ostean (21-6). Errioxar taldea erreakzionatu zen eta markagailuari buelta eman zion hirugarren laurdenean (43-45). Baina Brkic-ek erantzuna eman zuen une kritikoa gainditzeko eta donostiarren aldea 10 puntutara joan izan zen. Orain, Azu Muguruzarenak bere esku dago Kopa jokatzea: hurrengo jardunaldia Al-Qazeres-i irabazten badiote, Erreginaren Kopan egongo dira.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 90 – 44 NISSAN AL QÁZERES  Liga Diako lehen itzuliko azken aurreko jardunaldian, saskibaloi-errezital bikaina eman zuen Lointek Gernika Bizkaia-k aurkari zuzenaren aurrean. Defentsa handiak hutseratu egin zituen lehiatekaren bi jokalari gailenak eta erasoan, bizkaitarrak gorenak egon ziren, 13/10 hirukoetan. Partidua jada erabaki zen bigarren laurdenean. Kopa jokatzeko, Lointek-ek garaipena behar du Cadiren aurrean eta Sant Adria edo IDK-ren porrota.

LACTURALE ART ARASKI 65 - 77 CADI LA SEU

Oso jardunaldi txarra Araskirentzat. Gasteiztarrek ia esaten dio agur Kopari Cadiren aurrean galdu ondoren. Ostiralean, etxekoek ezin izan zuten bere jokoa egin eta kanpokoek gasteiztarren kontraerasoa geldiarazi zuen. Beste uztaian, Cadi-k eraginkortasun handia erakutsi zuen eta Lacturale Art Araski-ren bultzadak eutsi izan zuen.

CACERES 89 - 85 SÁENZ HORECA ARABERRI

Talde gasteiztarrak aukera galdu zuen pausu bat aurrera emateko eta erdiko postuetan jartzeko. Hasieratik, Araberrik segurtasun handia erakutsi zuen, baina etxekoak gasteiztarrek lortutako abantaila (22-31) murrizten joan ziren azken txanpan partiduari buelta eman arte. John Dee-ren sekulako jokabidea (34 puntu) ez zuen saria izan.

LEVITEC HUESCA 73 - 69 SAMMIC HOSTELERIA

Sammic-ek galdu du huescatar lurraldeetan ezin izan zuelako bere jokoa orekatu eta kanpoko asmatzearen aldeko gehiegi apustu egin zuen. Partidua berdinduta egon zen atsedenaldira arte, baina eraso-itzalaldi arinak Huesca animatu zuen eta etxekoek garaipena lortu zuten.

BASKONIA 77 – 63 MARTORELL

Baskoniaren garaipenak balio bikoitza du, aurkari zuzenaren aurrean lortu zuelako (Martorell da sailkapeneko azkena). Gasteiztarrek erritmo handia eman zuten, kontra-erasoak atera ahal izan zuten eta asmatu zuten hirukoekin (6 lehen zatian). Kristaps Gluditis liderra izan zen, 19 punturekin. Atsedenaldian, 46-26. Eta Baskoniaren nagusitasuna eutsi zen bigarren zatian.

LIMA HORTA 50 – 71 GDKO IBAIZABAL

GDKO Ibaizabal-ek 2017a ixten du LF2-ko A multzoaren lau lehen postuen artean Lima-Hortari irabazi ostean. Hasiera funtsezkoa izan zen: GDKO oso orekatua atera zen, etxekoen indarguneak geldiaraziz, jaurtiketa erosoak onartu gabe kanpokotik (15/1 hirukoetan) eta, barrutik, Agirregoikoak beldurtuz eta aldeak markatuz. Erasoan, buru-argitasuna eta Peyton-ek oreka areago eman zion. Lehen laurdenaren 8-22a ondo kudeatu zuen talde galdakaoztarrak eta aldea handitu zuen naturaltasunarekin.

AÑARES RIOJA 81 - 64 INMOBILIARIA VÍCTOR ANTUÑA 

Talde azpeitiarrak berriro erakutsi zuen bere indarra etxean jokatu zuenean, nahiz eta kanpokoek lana asko eman. Xabi Chico-ren taldeak erasoaren aldeko apustu egin zuen eta ondo atera izan zen: barruko nagusitasuna eta kanpoko asmatzea funtsezkoak izan ziren lehen zatian zehar (39-27). Atsedenaldiaren ondoren, Añares-ek partidua kontrolatu zuen eta erabaki zuen azken txanpan, saskiratzaile-festibalarekin. Livermore eta bere 37 puntuko balorazioa erabakigarriak izan ziren eta Lizarazu-k 15 puntu gehitu zuen.