LIGA VASCA CADETE: Loiola-k irabazi zion Zaher-i A1erako zuzeneko lehian

MUTILEN KADETE MAILA


GRUPO ZAHER ISB  45 – 79  LOIOLA INDAUTXU

Loiola Indautxu-k erakutsi suen Azpeitian datorren fasean kontuan izan taldea dela. Argi eta garbi irabazi zion Grupo Zaher-ri. Etxekoak norgehiagoka ari ziren lehen laurdenean bakarrik. Bete hiruretan, zorigaiztokoak egon ziren defentsan eta oso trakets erasoan. Aizpillagaren mutilak oso orekatuta hasi ziren defentsan eta bere aurkariaren uztaia bilatu zuten bertikaltasun askorekin. Kanpokoek zalantzazko hasi ziren defentsan eta indar guztiz saiatu gabe laguntzetan eta 1x1ean. Gipuzkoarrek aprobetxatu zuten puntuak lortzeko uztai inguruetan, baina bilbotarrek oso orekatuta egon ziren ere erasoan eta erregulartasun askorekin saskiratzea lortu zuten. Lehen laurdenaren azken jabetzan, Ruiz-en hirukoak eman ziote garaipena (15-17).

Baina iluntasunak etxekoen jokoa urak hartu zuen eta amaiera arte lagundu zien. Zaher-rek izaere guztiz galdu zuen eta jada ez ziren lehiatu. Loiola-k aprobetxatu zuen kantxan finkatzeko eta arrabol hutsa izan zen. Hiru laurden ia ezin hobeak eta kalitate-garaipena bizkaitarrentzat. Bilbotarrak, ustakabea izan ezik, laugarren postuan bukatuko dira.

Epaileak: Trallero y Fernández

Partzialak: 15-17 / 13-21 (28-38) / 5-18 / 12-23

Argazkiak

BESTE EMAITZAK

Etxeko garaipenak beste hiru partiduetan. Zast Zarautz-ek iragarpenekin konplitu zuen Limpiezas Al Garbi gaindituz (75-55) eta bosgarren postuan jartzen du, partidu bateko aldearekin Zaher-ren gainetik. Bilbao Unamuno-k ez zituen arazo gehiagi Fundación 5+11 Izagabe irabazteko (83-44). Arabarrek bere elkarren segidako seigarren porrota jaso zuen eta A2an jokatuko du.

Bi lehenen arteko lehia Gasteiz-en geratu zen. Fundación 5+11-k Easo Adarra-ri irabazi zion aurreikusitako arazo gehiagorekin. Baskonia-k iritsi zen azken laurdenera 12 puntuko aldearekin, baina Easo Adarra-k gorantz jo zuen eta bere aurkariari lotsaz gorritzeko zorian egon zen. Gasteiztarrek ez zuten saskiratzen azken hiru minututan zehar, baina donostiarrek hiru jaurtiketa libre jarraian huts egin zituzten eta porrot mingarria jasan zuten.

NESKEEN KADETE MAILA 


Lau lehenek jardunaldi lasaia izan zuten: lau etxeko garaipenak eta, gainera, sendotasunarekin. Easo Bankoa, Araski-Ointxe-ren aurrean, hasiera txarraren gainetik jarri zen eta biribiltasunarekin gailendu zen hurrengo hiru laurdenetan. Gernika-k arazorik gabe (59-36) irabazi zion Kirolak Araba azkenari. Bizkaitarrek bakarrik apur bat estutu behar izan zuten defentsan neurketa apurtzeko. Ointxe-Araski-k lehen hiru laurden ikusgarriak egin zituen azkenean lasaitzeko La Salle Bilbao-ren aurrean (87-39). Loiola Indautxu liderrak atsedenaldira arte itxaron behar du bere neurketa erabakitzeko Movilteck-en aurka (78-49). Gipuzkoarrak gasolinarik gabe geratu ziren eta orain bosgarren postuan daude, partidu bateko aldearekin Araski-Ointxeren gainetik.