EBA: HA Zornotza-k lehen postua berreskuratzen du Estela-ren porrotari esker eta Easo-k aldea murrizten du

Asteburu ona Liga EBA-ko AA multzoaren hiru taldeentzat. HA Zornotza-k eta Easo-k aprobetxatu zuten Estelaren porrota lehen postua berreskuratzeko eta aldeak murrizteko, hurrenez hurren. Eta Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu zuen ere Iñaki Ogararen bigarren partiduan aulkian. Gipuzkoarrek Gallofari irabazi zioten eta arnasa hartu zuen.

Garaipenaren bidera itzuli zen talde zornotzatarra. Eta argi eta garbi lortu zuen (112-70) lasaitasun-zonan dagoen taldearen aurrean: Grupo de Santiago Automoción. HA Zornotza-k berriro irabazi zuen denboraldiko hasieran bezala: bere saskiratzaile botereari esker. Mario Tobar-ren lanak eta kanpokoen entrenatzaileak proposatutako zona-defentsa ez ziren nahikoak bizkaitarren saskiratzaile-jarioa geldiarazteko. Atsedenaldian, 56-30 eta hirugarren laurdenaren amarieran, 88-49. HA Zornotzak lehen postua berreskuratu zuen Estelaren porrotari esker (77-88) CB La Flecha-ren aurrean.

Estelaren porrota ere ondo etorri zitzaion Easori. Donostiarrek Universidad de Valladolid gainditu zuen (78-68) eta aldeak murrizten zituen kantabriarrekin. Gasca-ko partidua izan zen hirukoen jaialdia: talde bakoitzak 11 saskiratu zituen. Easok neurketaren agintea eraman zuen bere joko orekadunenari esker

Santurtzik partidu garrantsitsua zuen zuzeneko aurkariaren aurrean (Pas Pielagos). Bizkaitarrak porrotarekin itzuli ziren, itxaronda handituago (87-64) average-an pentsatuz. Lee, Lombera eta Seck etxekoen nagusitasun fisikoa eta bizkaitarren hiruko marratik eraginkortasun gutxia erabakigarriak izan ziren partidua hirugarren laurdenean apurtzeko.

Iraunkortasunarako borrokan, berri on bakarra Mondragon Unibertsitateak ekarri zuen. Iñaki Ogararen bigarren partiduan, gipuzkoarrek Gallofa indartsuari irabazi zion (75-70). Defentsa sendoarekin eta erasoan asmatzearekin hiruko marratik, Ointxe-k lortu zuen denboraldiko hirugarren garaipena.

Bestalde, Ulacia Grupo ZKE galdu zuen Valle de Egües-en kantxan (78-62). Gipuzkoarrak gaizki hasi ziren eta jada ezin izan zuten gainditu. Eta Ordizia -Basoa Banaketak galdu zuen ere (75-81) Ardoi-ren aurka joan-etorriko partiduan. Asier de la Iglesia distiratsua egon zen, 21 puntu, 17 errebote eta 44 balorazioarekin. Jon Villar-rek lagundu zion, baina ez zen nahikoa izan nafarroak menderatzeko.