Lointek Gernika Bizkaia-k irabazi zuen derbia IDK Gipuzkoaren aurrean bere hiruko marratik asmatzeari esker

Baskonia eta Delteco Liga Endesa-n errastasunekin moldatzen dira, Bilbao Basket, berriz, bere bizitza nahasi hasten da. Liga Dia-n, gure hiru taldeek Erreginaren Kopan jokatzeko asmoa dute. IDK eta Lacturale-k aukera gehiago dute, baina derbian gipuzkoarren aurrean lortutako garaipenak ematen dizkio Gernikari. Bestalde, gure bi LEBORO-ko taldeek galdu zuten Katalunian.. 

BASKONIA 85 - 78 MONBUS OBRADOIRO

Baskoniak posizio ona hartzen du Kopari begira. Gasteiztarrek Monbus-i irabazi zioten, galiziarrek oso ondo lan egin defentsan eta hirukoekin asmatu arren. Une garrantsitsuetan, Shengeila liderra izan zen defendatzeko, tapoiak jartzeko eta erreboteatzeko eta Huertas-ek saski erabakagarriak sartu zituen.

DELTECO GBC 81 - 76 MONTAKIT FUENLABRADA

Illunbe-ko partidua ere azken uneetan erabaki zen. Gipuzkoarrek aurretik joan ziren ia partidu osan, baina Montatik-ek amore ez zuen eman. Azken minutuan, Norel-en birrinketak madrildarren bukaeraren hasiera adierazi du.

RETABET BILBAO BASKET 62 - 78 SAN PABLO BURGOS 

Entrenatzaile-aldaketa, Veljko Mrsic-en estreinaldiarekin, ez zen nahikoa izan Retabet-ek garaipena lortzeko. Bilbotarrek galdu zuen Burgos-eko taldearen aurrean lehen laurden oso orekatutaren ondoren. Hortik aurrera, ekimena eta erritmoa kanpokoentzat izan ziren. Bilbao Basket-ek “goma” egin zuen bigarren zati osoan zehar (55-60, 34 min.), baina ezin izan zuen partiduari buelta eman. eta San Pablo Burgos-ek bere denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 76 - 55 IDK GIPUZKOA 

Hirugarren derbi jarraian Liga Dia-n eta orain garaipena izan zen Lointek Gernika Bizkaia-rentzat. Bizkaitarrek irabazi behar dute Erreginaren Kopan presentzia errepikatzea asmoa izan jarraitzeko. Lehen minutuetan, Mario Lopez-en neskek partidua menderatu zuten abiadura eta asmatze gehiagorekin. IDK-ek Gernika-k azaldutako zona-defentsaren aurrean trabatu zen, baina Azu Muguruza-renek zelatan jarraitu zuten atsedenaldira arte (32-22). Hirugarren zatian, etxekoen hiruko marratik eraginkortasunak partidua apurtu zuen. María Eraucentamurgil-ek borrokatzen jarraitzu zuen, baina ez zuen laguntzarik aurkitu.  

LACTURALE ART ARASKI 66 - 57 CAMPUS PROMETE

Todos los equipos vascos están en la lucha por la clasificación para CopEuskal talde guztiak Erreginaren Koparako borrokan daude eta Lacturale sei garaipena dituzten taldeen multzoan sartzen da. Arabarrek elkarren segidako hirugarren garaipena lortu zuen Promete-ren aurrean, hasiera txarraren ondoren. Gero, Urieta-ren neskek 16-0eko partziala lortu zuen partidua buelta emateko eta sufritu jakin zuen azken minutuetan. Marta Tudanca eta Laura Pardo-ren ekarpen handia.

ACTEL FORÇA LLEIDA 94 - 84 SÁENZ HORECA ARABERRI

Araberri azken tartean hondoratu zen eta aurreko 30 minututako lan ona suntsitu zuen. Hasiera onaren ondoren, arabarrek neurketaren erritmoa menderatu zuen azken laurdenara iristeko 8 puntuko aldearekin (59-67). Orduan, Lleida-k arabarren gainetik pasatu zuen kanpoko asmatze handiarekin.

FC BARCELONA LASSA 80 - 64 SAMMIC HOSTELERIA

Araberri-ren itzalaldia azken laurdenean iritsi zen. Sammic-en kasuan, bigarrenean. Gipuzkoarrek 23-9ko partziala jaso zuten eta garaipen-aukerak galdu zituzten. Victor Serrano izan zen azpeitarren jokalaririk onena, 20 puntu eta 8 errebotearekin.

BASKET NAVARRA 93 - 81 BASKONIA

Txakartegi-ren mutilen hasiera onak ez zuen jarraitutasunik izan eta bigarren laurden etxekoek lortutako 20-2ko partziala erabakigarria izan zen Baskoniak garaipenerako ezin zezala borroka egin.

PATATAS HIJOLUSA 62 - 58 GDKO IBAIZABAL

GDKO-k etxetik kanpoko partidua zaila zuen zuzeneko aurkariaren kontra eta bizkaitarrek galdu zuten hasiera bikaina arren. Josema Alcanta-ren taldea neurketa menderatu zuen atsedenaldira arte (29-33), baina pertsonalekin arazoak izaten hasten ziren. Hirugarren laurdenean, etxekoek erritmoa aldatu zuen eta jaurtiketa libreak eta erreboteak erabakigarriak izan ziren Ibaizabal-i saririk gabe uzteko.

AÑARES RIOJA 70 - 61 LIMA HORTA BARCELONA

Talde azpeitarrak berriro irabazi zuen eta lortu zuen Lima-Horta zailaren aurrean. Etxekoak sendoago iritsi ziren azken laurdenera, errebotea menderatu zuten eta bere aurkariaren kanpoko asmatzea geldiarazi zuten. Erika Livermore izan zen partiduko jokalaririk onena, 20 puntu eta 13 errebotearekin.