ARGAZKIA: Barakaldodigital.com

EMAKUMEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Loiola-k berriro kinka larrian jarri zuen Ausarta Barakaldo

Ezuste asko egon ziren asteburu honetan Emakumezkoen Lehen eta Bigarren mailan. Ausarta Barakaldo Universidad de Deusto Loiola-ren aurrean berriro galtzeko zorian egon zen, baina azken partzial handiak bilbotarren kontrolarekin bukatu zuen. Bestalde, Tabirako-k denboraldiko lehen porrota jaso zuen Lagunak Lakitaren aurka. Eta Bigarren mailan, Leioaren eta San Ignacioren arteko lehia ikusgarria. Nafarroakoek irabazi zuten bi luzapenaren ondoren.


LEHEN MAILA

AUSARTA BARAKALDO 74 – 53 UNIVERSIDAD DE DEUSTO LOIOLA INDAUTXU

Derbia zegoen Lasesarren eta egiteke dauden kontuak ere. Bigarren jardunaldian, Bilboko taldeak barakaldokoak gainditu zituen, guztiak ustekaben harrapatuz. Eta joan den astearen porrotaren ondoren, Alberto Cea-ren neskek ez zuten esperientzia txarrik errepikatu nahi, nahiz eta oso hurbil egon.

Unibertsitate-taldea konplexurik gabe hasi zen berriro eta oso ausat, saskiratzek iristen tardatu arren. Bere aldetik, etxeko taldea jaurtiketa libreak huts egiten tematzen zen. Indautxuko taldea-k lehenago hartu zuen erritmoa Herreraren bidez eta 5-13a ipini zuen zazpigarren minutuan. Barakaldo-k partiduan sartu nahi izan zuen apur bat berandu, baina Richanteren hirukoak lagundu zioten (20-21). Loiolak balak zituen ere hiruko marratik, Urresti hain zuzen ere, eta horregatik Bilboko taldea atsedenaldira iritsi zen aldearekin (30-36).

Bigarren zatian, partiduaren zantzua aldatzen hasi zen. Ausarta-k defentsa-lana (saskiratze erraza eman gabe) konbinatu zuen kanpo-asmatzearekin, orain Torres liderra izanda. Ibarrondo-k itzulipurdia osatu zuen: 47-45 13 minuturen faltan. Deustuko Unibertsitateak azken ahalegina egin nahi izan zuen, baina jada ez zen ahal izan. Gasolina bukatu zitzaion eta Ausarta Barakaldok idearik gabe utzi zuen. Etxekoek azeleratu zuten eta Torres-en hirukoekin 26-3ko partziala lortu zuten.
.

 

BESTE EMAITZAK

B multzoan, Bera Bera-k sokaren kontra ipini zion Ardoi-ri, baina ezin zuen liderra gainditu; Easo-k A1ra sartzeko partidu garrantsitua irabazi zuen Navarro Villosladaren aurrean. Eta bigarren bizkaiko derbian, Getxok bigarren garaipen jarraian lortu zuen Unamunoren aurka (51-45).

Eta A multzoan, oilarraren arteko lehia zegoen eta Tabirako Baque-k galdu zuen Lagunak Lakitaren kantxan (76-67). Zuzeneko lehia honetako on egindakoa La Salle Zurekin Bus da. Bilbotarrek aldeak murrizten dituzte Ikasbasket Express Hondarribia-ri irabazi ondoren (69-64). Bestalde, Gernika KESB-ak gainditu zuen Arri BKL Nagusi Optika (38-55) eta Araski-k Campus Promete-ren gainetik egotea erakutsi zuen (72-49).


BIGARREN MAILA

Berdintasun handia Bigarren mailako lehen postuetan. San Ignacio bi taldeek buruan jarraitzen dute, Leioa SBT-ak Iruñekoari sogaren kontra ipini arren. Kandelazubietako partiduak bi luzapenak behar izan zuen garailea ezagutzeko. Partidua oso orekatua egon zen hasieratik eta bakar-bakarrik kanpokoek apurtzearekin mehatxatu zuen hirugarren laurden ekuatorean, Baina Leioa indarberritu zen eta partiduak 56nako berdinketarekin bukatu zuen Gallegos-ek bi jaurtiketa libre huts egin zituelako. Bizkaiko taldeak oso ondo jokatu zuen, baina Santestebaren hirukoak bigarren luzapena eragin zuen. Une honetan, San Ignacio zuzenago egon zen jaurtiketa libre marratik eta garaipena lortu zuen.

Porrot honekin, Leioa bosgarren postura erortzen da, Estitxu Las Bellotas-ekin (bosgarren garaipen jarrain Domiberia-ren aurrean, 72-45), Mungia-rekin (Askartzari irabazio zion 54-47) eta Kaleangorarekin berdinduta (Colegio San Prudencion gainditu zuen. Bere dinamika aldatu nahi duena Informatica Sopelana Ugeraga Saski da, baina oraingoz ezin du. Paz de Zigandaren aurrean, bizkaitarrek elkarren segidako zazpigarren porrota jaso zuten (62-46). Eta Araba La Bolsa Generosa-k galdu zuen ere Aranguren Mutilbasket-en kantxan (61-50).
.